Berriak

MSCko Batzorde Federala

Asteburu honetan Madrilera hurbildu gara MSCko Batzorde Federalera beste interelizbarrutietako ordezkariekin elkartzeko. Giro onean egon gara entzute eta parte-hartze alorretan hazteko tarte honetan. Batzen gaituen aniztasunetik eraikiz eta bakoitzaren onena partekatuz mugimendu irekia garatzeko helburuarekin, denok eskautismoa den abentura honetaz gozatzeko. Ibilbide-orrian, hurrengo ikastaroetan lan eginez eta topaketa-espazioak sortuz ildo desberdinak landuko ditugu. Beti prest!…
Read more


2018-02-19 0

Gizarte arduradunen topaketa 2018

Atzo Algortan Euskalerrikoko gizarte arduradunok elkartu ginen elkar ezagutzeko eta lanean hasteko. Azken aldian gure aukerari buruz hausnarketa sakon bat egitea beharrezkoa ikusten genuen, eta bide horretan elkarrekin abiatu gara. Lana ez da gaurko goizean bukatzen, orain bi herrialdeetako mahaietan lanean jarraituko dugu, lan sakona egiteko. Gizarteko materialak eguneratzeko prozesua hasi da. Beti prest! [useyourdrive…
Read more


2018-02-18 0

2018 Taizé

  Eskutitz honekin begirale eta trebeentzat bi urtero Euskalerriko Eskautak antolatutako ekintzaren berri eman nahi dizuegu. Pazkoa ezberdina bizi dezagun, egun santuetan Taizerako bidaia proposatzen dizuegu. Dakizuenez jada, Taizé, Frantzian dagoen herri txiki bat da. Han mundu osoko gazteak onartzen duen kristau komunitate txiki bat dago, eta fede esperientzia ugari partekatzeko elkarbizitza eta otoitz egunak…
Read more


2018-02-01 0

Eguberri on!

Zu ere Beleneko argia izan zaitezen eta besteon bidea argitu dezazun; pazientziaz, bizipozez, eskuzabaltasunez, justiziaz eta maitasunez. Eguberri on! #eguberrion #feliznavidad #betiprest


2017-12-24 0

Eskautak munduan

Aste honetan Euskalerriko Eskauteko arduradun delegazio bat Portugaleko leku desberdinera joango da han egiten den eskautismo ezagutzeko. Gazteekin nola lantzen duten eta gurearekin konparatu ko dute. Gainera eskaut zentro desberdinetara joango direnez esploratuko ahal izango dute portugaleko eskautismoen gune batzuk. Pasadan urtean Irlandan egin zen esperientzia errepikatuko dute. #Portugal2017 #EskautakMunduan #Betiprest


2017-12-05 0

Nazioarteko boluntariotza eguna

Euskalerriko Eskautak garapen eta gizarte aldaketarako motortzat bilakatzen den mugimendu boluntario baten apostua egiten du. Bizi behar dugun errealitatearen eraldaketan konprometitua bai herrian, bai auzoan. Eskerrik asko gauza txikietatik mugimendu indartsuagoa egiten dituzuen guztiei, mundu hobea egiteko kapaza den mugimendua. Jarrai dezagun! #BoluntarioaIzan #Eskautak #Eskaut #Scout #Gurasoak #Asabak #Arduradunak #Gazteak #Umeak #Diainternacionaldelvoluntariado


2017-12-05 0

Euskararen eguna

Euskararen eguna da! Gure hizkuntzaren eguna! Ospatu eta gogoratu euskaraz egun guztietan hitz egin ahal dugula! Euskal Herrian, euskara desberginak egon arren denok gara euskaldunak, mugen eta administrazioen gainetik hizkuntza polit bat elkartzen gaitu. Babes dezagun! Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara Baita ere, Lapurdi ta Nafarran. Guziok gara eskualdun guziok anaiak…
Read more


2017-12-03 0

Euskalerriko Eskautak – 2018 egutegia

Artuen egutegi polit bat egin dugu! Abenduak 1era eskatu dezakezue! Opari gisa edo dirua ateratzeko eskatu ahal duzue. Taldeak finanziatzeko edo adarren operazioak ta enpresetan erabili ahal duzue. Preview >> http://bit.ly/Egutegi18Beta Info + >> http://bit.ly/Eskaera-Solicitud Zure gusutokoa izatea espero dugu. Beti prest!


2017-11-28 0

Bizkaiko asanblada

Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren Asanblada. Beste urte bat erabakiak hartzen. Beste urte bat Bizkaiko talde guztiak, denok batera mugimendu gisa lan eginez. “Zure lana planifikatu, gero zure planaren gainean lan egin” BP #eskaut #asanblada #bizkaia #eskautak #betiprest!


2017-11-26 0

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna Las Mariposas-en hilketa gogoratzen dugu, Republica Dominicanan 1960an Trujillo diktadorearen erregimenaren azpian hil zituzten hiru ahizpa. Ez ziren lehenak, ez azken biktimak. Gaur, gure gizartea kutsatzen duen biolentziaren biktima guztiez oroitu nahi dugu. Baina bihar eta egun guztietan, erotasun hau gelditu behar duela, erreibindikatu nahi dugu. Beldur barik!…
Read more


2017-11-25 0

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar