Egilea: baden

Euskalerriko Eskautak bere web orri moderno eta arin berria aurkezten du online esperientzia hobea izateko!

Berri bikainak ditugu Euskalerriko Eskautak elkartearentzat! Atsegin handiz iragartzen dugu gure web orri berria, linean esperientzia modernoagoa, arinagoa eta garai berrietara egokitutakoa eskaintzeko diseinatua. Plataforma berri hau federazioaren ordezkaritza guztien eta Euskalerriko Eskautak taldeen beharrei erantzuteko diseinatu da, eta tresna eraginkorragoa eta osoagoa eskainiko du jarduerak, proiektuak eta ekitaldiak kudeatzeko. Gure webgune berriarekin, Euskalerriko Eskautak…
Read more


2023-03-15 0

Emakumearen nazioarteko eguna

Gaur Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eta Scout Mugimendu Katolikoak omenaldia egin nahi die emakume guztiei, batez ere scoutei, haiek gabe Mugimendua ez bailitzateke dena izango.Aurten, Nazio Batuen Erakundeak emakumeei gehien eragiten dien gaietako bat proposatzen du: genero-arrakala sarbide digitalean. Gai horri heltzeko, honako esaldi hau proposatzen du: ‘Mundu digital inklusibo baten alde: Genero berdintasunerako…
Read more


2023-03-08 0

Munduko Scout Mugimenduak sorospen-ahaleginak babestu ditu Turkian eta Sirian izandako lurrikara hilgarrien ondoren

2023ko otsailaren 6an, 7,8 eta 7,5 graduko bi lurrikara indartsuk Türkiye hego-ekialdea eta Siria iparraldea astindu zituzten, milaka biktima eta zauritu eraginez, eta suntsitutako eraikinak eta suntsitutako komunitateak utziz. Scout Mugimenduaren Mundu Erakundeak bere doluminak eman nahi dizkie tragedia honek eragindako guztiei. Scouts-eko komunitate mundiala dueluan dago hondamendi honetan bizia galdu zutenen alde, eta indarrean…
Read more


2023-02-20 0

Euskalerriko Eskautak taldeko teknikari deialdia zabalik

Euskalerriko Eskautak-eko teknikari posturako pertsona bat bilatzeko prozesua ireki du Euskalerriko Eskautak-ek. Komunikazio- eta administrazio-lanak egingo dituen pertsona bat bilatzen da. Komunikazioa: erakundearen barruko zein kanpoko komunikazioa kudeatzen duen profesionala. Web-argitalpenak eta sare sozialak idaztea, kartelak diseinatzea eta maketatzea, ikus-entzunezko materiala, askotariko argitalpenen maketazioa (material pedagogikoak, dibulgaziozkoak, eta abar), web multisitearen kudeaketa, erakundearen posta elektronikoen…
Read more


2023-02-01 0

Santanderreko Beleneko Bakearen Argiaren topaketa argazkietan

Asteburu honetan, Euskalerriko Eskauteko trebeak Santanderrren egon dira Belengo Bakearen Argia jasotzen. Bertan Mugimendu Eskaut Katolikoko (MSC erderaz) delegaritza ezberdinekin topatu ahal izan dira jarduera ezberdinetaz gozatzeko. Bi egunez ekitaldiz gainezka egon ondoren, Bakearen Argiaren sinboloa jaso zuten katedralean eta laster banatuko da Argia Euskal Herri osoan. Asteburuko kronika informazio guztiarekin jadanik irakurri daiteke web orrian eta hemen…
Read more


2022-12-14 0

Euskalerriko Eskauteko trebeak prest daude Beleneko Bakearen Argia Santanderren jasotzeko

Topaketa abenduaren 9, 10 eta 11n izango da Santanderren eta EEAko eta EEBko Trebeek parte hartuko dute Euskalerriko Eskautak Belengo Bakearen Argia jasotzeko prestatzen ari da urtero bezala. Abenduaren 9, 10 eta 11ko asteburu honetan, 200 Trebe eta begirale inguru abiatuko dira Santanderrera. Pasa den urtean hiru delegazioek ospatu zuten elkarrekin Urduñan, baina kurtso honetan…
Read more


2022-12-08 0

Euskara erabiltzeko, Beti prest!

Gure gizartean egun bereziak ospatzen ohitu gara. Zeozer aldarrikatu nahi dugunean, egun bat jartzen dugu, eta ematen du egun horrekin bakarrik, gure betebeharra eginda geratzen dela. Hile honetan Euskararen eguna ospatzen dugu abenduaren 3an, baina horrek ez du esan nahi egun honetan bakarrik saiatu behar garenik euskaraz egiten. Eguneroko gauza bat izan behar da. Gure…
Read more


2022-12-03 0

A25 | Euskalerriko Eskautak edoizen motatako indarkeria matxista gaitzesten du

Euskalerriko Eskautak bat egiten du, aurten ere, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko adierazpenekin. Federazioak erabat gaitzetsi ditu ekintza matxista guztiak. Emakumeen aurkako indarkeria munduko genero-desberdintasunaren adierazpen gorena da eta Euskalerriko Eskautak gogorarazi nahi du, bereziki, emakumea izateagatik urte honetan hil duten 38 emakumeei zein. Horrez gain, indarkeriaren forma ugariak salatu nahi dira federakuntzaren partetik. Matxismoa batzuetan…
Read more


2022-11-25 0

Euskalerriko Eskauteko delegaritzek beren errealitatea partekatzen dute ikastaroko jarduera bateratuetan fokua jartzeko

Euskalerriko Eskautak  hiru delegaritzen arteko topaketa egin zuen ostiral honetan, azaroaren 18an, Gasteizen (Araba). Egun honen helburua pasa den kurtsoan planteaturiko ideiei forma ematea zen, hala nola, federazioarentzat nahi den egitura eredu berria. Bilera arratsaldeko 17: 30etan hasi zen eta bileran zehar maiatzean egindako topaketaz hitz egin zen berriro. Ikastaroko lehen elkarlan momentua izan zenez,…
Read more


2022-11-21 0

Euskalerriko Eskautak Euskaraldia sustatu eta parte hartzera animatzen du

Aurten, euskara sustatzearen helburuarekin Euskaraldiaren ekintzan berriro parte hartzea proposatzen da Euskalerriko Eskauten partetik. Berriro ere, gure ingurukoekin daukagun hizkuntza ohiturei buelta eman ditzagun.  Euskaraldia azaroaren 18an habian jartzen da eta 15 egunetan zehar, hau da, abenduaren 2ra arte, euskaraz arituko gara gure artean. Kaleak beteko dira berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago…
Read more


2022-11-18 0

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar