Kuxku Xeroren bidaia amaitzear dago: azkenengo geldialdia, Nafarroa

Kuxku Xeroren bidaia amaitzear dago: azkenengo geldialdia, Nafarroa

2020-06-17 Noticias 0

Kaixo! Kuxku Xero naiz, eta nire ibilbidea eskaut taldeetatik amaitzear dago. Nire azkenengo geldialdia Nafarroan izan da, Iruñako Vª Tropa eskaut taldean, hain zuzen ere. Esan didatenez, euskara ez dago haien eguneroko bizitzan, normalean ez baitute erabiltzen; ez begiraleek, ez adarrek.

Baina hori ez da aitzakia! Euskararen aberastasun kulturala gogoan dute oso, baita euskarak eguneroko hitz egiteko eran utzi dizkigun hitz anitzak ere. Milaka urte dituen hizkuntza hau miresten dute taldean, eta eremu euskaldunetara -Azpeitia, Getaria, Bidasoa…- joaten dira maiz. Udan beti Belaguan egiten dute kanpamendua, non pertsona gehienek euskaraz egiten duten. Horregatik, euskal hitz eta esaera berriak ikasteko jolasak egiteko aprobetxatzen dute, bai txikiek, bai nagusiek. Gainera, herriko norbaitek euskaraz egiten dienean, praktikan jartzen saiatzen dira.

Nahiz eta taldeko gehienek euskaraz ez jakin, badakitenek beti laguntzen dute euskara bultzatzeko jolasak edo ekintzak prestatzen. Gainera, logelatan, bainugelatan edo jangelan jartzen dituzten kartelak euskaraz jartzen dituzte, eta hizkuntza erabiltzen saiatzen dira abestiak jartzerakoan, aisialdian edo eukaristietan.

Irudia: jiker