En euskara>>

11 egun bakarrik, 11 egun nahiko izan daitezke, 11 inertzia aldatzeko, 11 egun zenbatek erabili nahi duen ikusteko, 11 egun ikusteko edonork bere mailan erabili dezakeela…11 egun.

Euskalerriko eskautak-eko taldeoi asko arduratzen gaitu gai honek. Bilera eta formakuntza askotan entzun dugu gure hizkuntzari eman nahi diogun garrantzia, baina askotan hor geratzen gara. Banan-banango esfortzua egiten dugu eta gehienetan ezerezean geratzen da. Taldeek haien normalkuntza planak egiten dituzte, begiraleentzako eta umeentzako helburuak jartzen dituzte euskararekiko…baina askotan egunerokotasunean norabidea galtzen dugu, gauzak gure kabuz egiten ditugulako.

Euskaraldiak hau konpontzen lagun dezake. Eskautok konturatu beharra dugu bakarri ez gaudenaz. Hau ez dela gure erantzunkizuna bakarrik, gizarte osoarena baizik. Gure taldeetan hasita eta kanporantz joan behar den lana. Euskaraldiaren ariketa sozialarekin oso narbarmena da zenbat jende dagoen inertzia honi buelta emateko prest, eta honetara, talde zein norbanako moduan batzea garrantzitsua ikusten dugu.

Askotan inposaturiko gauzak egiten ditugu eta gazteak behartzen ditugu Euskeraz egitera. Baina bakarrik gauza “ofizialetan”, otoitz batean, kartelak egiterakoan, janaria bedeinkatzean…eta nire ustez hau ez da bidea. Egunerokotasunean erabili eta libreki aukeratutako erabilera egin behar dugu.

Belarriprest, Ahobizi ala euskararekiko edozein jarrera positibok, guztiak laguntzen du. Gure errealitateak hori dio. Denetariko pertsonak ditugu taldeetan, eta guztiei erantzuna emateko gai izan behar dugu. Gure lana gazteria, posible zaigun heinean, mundu honetara -euskarara- hurbiltzea da. Ez ditugu derrigortu behar, baina gure jarrera positiboa bada eta Euskera normalizatu egiten badugu egunerokotasunean, guk sentitzen dugunarenetik urbilago egongo dira.

Euskara gure kulturaren osagai nagusia da. Gure herri izatasuna berresten duena bere erabilera da. Gure eguneroko bizitzan ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea errebindikatu behar dugu, hemen dauden beste hizkuntzen antzera, eta hau da gazteei transmititu behar dieguna.

Euskara Euskalerriko Eskautak-entzako ez da hizkuntza bat soilik; gure kulturaren aberastasun iturria da. Horregatik Euskararen erabileraren politizatze alderdikoen aurka gaude eta gure hizkuntza balio, kultura eta eskaut metodoan oinarritutako osoko hezkuntzaren komunikazio eta transmisiorako tresnatzat aldarrikatzen dugu.

Hamaika egun hauetan egin duguna hamaika aldiz gehiago errepikatu beharko dugu. Guztiok gara arduradunak, eta arduratsuak izan beharra dugu. Kalean eta taldeetan gero eta gehiago entzuten da, gero eta gehiago erabiltzen da komunikatzeko, gero eta gehiago maitatzen da…eta hau da bidea, gure nortasuna eraikitzen Euskara sendotzen dugu.

Partekatu!

Euskalerriko Eskautak