En euskara>>

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da.

Euskalerriko hiriburuetan antolatu dira manifestazioak, eta deialdien lemak justiziaren izaera patriarkalaren kontrako aldarria nagusituko da. “Injustizia patriarkalaren gainetik, saretze feminista!” leloarekin abiatuko dira manifestazioak igandean Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baionatik.

Gure idearioan agertzen den moduan, gure heziketa proiektua baterako hezkuntzan oinarrituta dago eta gizartearen egituraketan nabarmentzen den patriarkatua indargabetu behar dugula sinisten dugu. Hau aldarrikatzeko kalera ateratzera animatzen zaituztegu gaur.

  • Bilbo. 12:00. Jesusen Bihotza Plazan
  • Gasteiz. 13:00. Epaitegietan
  • Irunea. 12:00. Gaztelu Plazan

Era berean, gizartearen egituraketan nabarmentzen den patriarkatua indargabetu behar dugu. Gure hezkuntza egitekoa bereziki eraldatzailea den neurrian, baterako hezkuntza da, gure iritziz, genero diskriminazioa gutxitzeko biderik onena eta eraginkorrena, horrela, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerantz jotzeko. EE idearioa C.12.

 

#EskautakMorezJantzita #EskautakBetiMorez #Eskautak #azaroak25 #25n #emakumeenganakoindarkeriarenaurkakonazioartekoeguna

 

 

 

 

Partekatu!

Euskalerriko Eskautak