Kuxku Xeroren abentura berria: kulturan barna

En euskara>>

Kaixo guztioi! Nitaz gogoratzen zarete? Kuxku Xero naiz eta pasa den urtean euskara nola zaintzen duzuen aztertu nuen eta orain abentura berri baten bila nago. Nire proposamen berria: eskaut taldeak kultura nola bizitzen duzuen espiatzea. Horretarako, Arrigorriagako Kilimusi taldea nire lehenengo geldialdia izan da.

Urtarrilaren 5ean ‘Epifanía’ izeneko antzerki aurkezpenarekin liluratua gelditu nintzen. Bertan Jesusen jaiotza, Herodesen heriotza eta hiru errege magoen bisita ikusi eta esana beharra dago: monitoreak aktore bikainak dira!

Gehiago ikusteko irrikitan nago eta esan didaten bezala otsailean, Santa Ageda egunean, kaleetatik kantari dabiltza eta martxoan ‘Kanporamartxo’ izeneko ekitaldian parte hartzen dute Mendikosolo parkean elkartuz. Bertan begirale eta trebeak prestatutako txistorrada jan eta txikientzako jolasak egiten dituzte. Gainera arrantzalez edo nekazariz jazten dira! Ni nire jantzia prestatzen hasia naiz jadanik.

Inauterietan Kilimusik ere parte hartzen du eta eta kontatu didaten bezala, kalejira bat egiten dute herriak proposatzen duen mozorroz jantzita. Horrez gain, dantzak, kantak eta antzerkiak prestatzen dituzte. Zelako jaia!

Besteak beste, ekainean, Mikelats elkartearekin Mendimartxa ospatzen dute San Miguelen. Urtero ibilbide desberdin bat aukeratu eta Malmasin mendia igotzen dute eta honekin batera  Kilimusi eskaut talde bezela eta izena eman duten pertsonen dirua proiektu solidario batera ematen diote.

Labur esanda, oso pozik joan naiz eta beste eskaut talde baten ohiturak ezagutzeko prest nago! 

Irudia: Jiker

 

Partekatu!