Kuxku Xero Dendari Izar taldetik bueltatu berri da

Kuxku Xero Dendari Izar taldetik bueltatu berri da

2020-02-19 Destacado 0

Kaixo guztioi! Kuxku Xero naiz eta nire misioa betetzen jarraitzen dut. Zein den gogoratzen duzue? Bada, euskara zabaltzea! Hainbat eskaut talde espiatzen ibili naiz, euskararekiko dituzten jarrerak goitik behera aztertzen, gero zuei kontatzeko.

Oraingoan Nafarroan egon naiz, Dendari Izar taldeak euskara nola bultzatzen duen ikusten. Kraal-aren gehiengoak euskaraz ez dakiela kontatu didate, baina nafar-kulturaren parte dela sentitzen dute. Gainera, ume askok badakite, eta begiraleek, mugak gorabehera, aurretiko jarrera handia dute.

Beraz, euskara bultzatzeko, kartelak, abestiak edo otoitzak bi hizkuntzatan izan daitezen zaintzen dute. Gainera, edozein ekintzatan euskarazko hitzak erabiltzen dituzte normalizatu daitezen: ez, bai, ura, kaixo, agur, egun on, gabon, kanpaldi, goazen, polita, mesedez, eskerrik asko…  Gainera, euskaraz egin nahi duen edonork lasai aritu daiteke, taldea euskara zaintzen duen esparrua dela ulertu dezan. Gero, ulertu ez duenarentzat itzuli dezake.

Toponimiari eta eguneroko bizitzan euskarak duen paperari buruzko ekintzak ere egiten dituzte, adibidez, “Itur-mendi”, “Eli-zalde” edo “Etxa-bakoiz” hitz eta izenen jatorria aztertzeko. Bestalde, adar altuekin euskararen despolitizazioa lantzen dute.  Azkenik, indibidualki Euskaraldian eta Korrikan parte hartzera animatu zituzten gazteak.

Argi dago! Euskaran oso trebea izatea ez da beharrezkoa gure hizkuntzaren alde egiteko eta gure artean dugun altxorra zaintzeko.

Irudia: Jiker.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar