Euskalerriko Eskautok Euskaraldian parte hartuko dugu
Gizabanakoak, aurrera egiteko, bere errealitateari atxikitzeko sustrai anitzak behar ditu. Beraz, euskal herriaren berariazko sustrai historikoei eustearen aldekoak gara; tradizioaren elementu naturalak berreskuratu egin behar ditugu eta herri bezala dugun bizitzaren zentzuaz jabetu. Besteak beste euskera aipa dezakegu berariazko hizkuntza bezala.
Euskalerriko Eskautek Euskera gure kulturako osagai dela uste du. Ondorioz, gure herri izatasuna berresten dugu euskararen erabilera, normalizazio eta bultzatzetik, eta gure eguneroko bizitzan ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea errebindikatzen dugu, bertan dauden gainerako hizkuntzen antzera, gure kulturaren aberastasun iturri bezala”, Euskalerriko Eskauteko Idearioa.
Euskalerriko Eskauten elkarteko Gizarte mahaiak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ordezkaritza, familia, talde ala adarrekin batera, ala banan-banan.
Euskaraldiaren helburua gure hizkuntza bultzatzea da, hamaika egunetan zehar euskaraz hitzegitea gure eguneroko bizitzan: lanean, eskolan, etxean zein kalean. Euskaraldian edonork parte har dezake, ez du inor alde batera uzten, eta gure lan egiteko moduarekin bat dator. Beraz, federakuntza osatzen dugunon ustea da ekintza eta ikerketa bezala esperientzia ederra dela eta ezin garela alde batera geratu.
Bakoitzaren euskararekiko jarrera eta hitzegiteko orduan dugun segurtasun mailaren arabera, aukera dugu Ahobizi ala Belarriprest izateko.