Euskalerriko Eskauteko trebeak prest daude Beleneko Bakearen Argia Santanderren jasotzeko

En euskara>>

  • Topaketa abenduaren 9, 10 eta 11n izango da Santanderren eta EEAko eta EEBko Trebeek parte hartuko dute

Euskalerriko Eskautak Belengo Bakearen Argia jasotzeko prestatzen ari da urtero bezala. Abenduaren 9, 10 eta 11ko asteburu honetan, 200 Trebe eta begirale inguru abiatuko dira Santanderrera. Pasa den urtean hiru delegazioek ospatu zuten elkarrekin Urduñan, baina kurtso honetan Mugimendu Eskaut Katolikoko (MSC erderaz) beste hainbat taldeekin elkartuko dira.

Aurtengo leloa «Bazen behin, argia» da, eta ospatzeko, ostiral arratsaldean iritsiko dira hara, herrialdeko ordezkaritza ezberdinekin topo egiteko. Asteburuan zehar, inguruneaz gozatzeko aukera izango duten hainbat jardueratan parte hartuko dute. Elkar ezagutzeaz gain, otoitz egiteko eta esperientziak trukatzeko guneak ere izango dituzte, topaketa hau elkarrekin ikasteko baliagarria izan dadin.

Belengo Bakearen Argia bera igandean banatuko da Santanderko katedralean. Bertan, bake eta berrikuntza mezu hori biziko duen harrera ekitaldia egingo da. Asteburuan zehar topaketaren irudiak ikusi ahal izango dira Euskalerriko Eskautak sare sozialetan eta #LPB22 traolaren bitartez.

Partekatu!