Euskalerriko Eskauteko taldeak prest daude udako kanpaldietarako

En euskara>>

Aurten, Euskalerriko Eskautak taldeak berriz ere restrikziorik gabeko udalekuak bizitzeko aukera izango dute, orain dela bi urte bezala natura arnastu ahal izango dute eta horretarako prest daude.

Ez da erraza izan landak aukeratzeko, erakundeekin hitz egiteko eta baimenak betetzeko prozesuak berreskuratzea; izan ere, Igor Landalucek webgunean argitaratutako elkarrizketan adierazi zuenez, «burokraziak zaildu egiten du jarduerak gauzatzea».

Aurten 32 udaleku egingo dira guztira Euskalerriko Eskautak Araba, Euskalerriko Eskautak Bizkaia eta Nafarroako Eskaut Katolikoen artean. Ekainetik abuztura bitartean egingo dira Euskal Herriko eta inguruko hainbat tokitan.

Federazioak ohiko udalekuetara itzul daitezen egindako lanari balioa eman nahi dio. Taldeek eta ordezkaritzek pandemia hasi zenetik etengabe lan egin dute udalekuak bezalako espazio baliotsuak berreskuratzeko, beren ibilbide eta auzolandegiekin. Guztia aisialdiko hezkuntzaren alde.

Uda hau eskaut askorentzako taldearekin lehenengo udaleku bat bizitzen duten momentua izango da. Emozioa eta gogoa jada ukitu daitekeen zerbait da. Gogoratu zuen argazki eta bideoak sare sozialetan partekatu ahal dituzuela #KanpaEskaut traolarekin, delegaritza zein federazioa izendatuz.

 

Partekatu!