En euskara>>

Nola komunikatzen dira eskaut taldeak? Zein eduki agertu behar dira web orrialdean eta zeintzuk ez? Zertarako erabiltzen ditugu barneko kanalak? Nolakoak dira taldeen eta eskuordetzen arteko informazio-jarioak? Honelako galderak erantzu ziren pasa den larunbatuan Euskalerriko Eskautak antolatutako Komunikatzen Jardunaldian. Indautxuko lokaleetan Bizkaiko eta Arabako Komunikazio mahaien partaideak batu ziren Euskalerriko Eskautak eskuordetzeko komunikazio egitasmoaren lehen urratsak emateko.

Sei ordu iraun zuen mahai-inguru batean, komunikazio txostenaren enbrioi bat atera zen, oinarrizkoak diren lerroak amankomunean jarri eta gero. Idei nagusi hauek hiru kapitulu handietan bana daitezke: barne-komunikazioa, kanpo-komunikazioa eta krisialdiko komunikazioa. Lehen atalean, taldeen eta eskuordetzen komunikazio ohiturak ezartzen dira; bigarrenean, nola komunikatzen da Euskalerriko Eskautak komunikabideekin eta gizartearekin, eta azken atalean, nola egin dezake mugimenduak aurre krisi bati.

Egun emakor bat izan zen. Hurrengo pausuak ideia guzti horiek batzea eta forma ematea izango dira, hurrengo kurtsoan zehar behar-bezalako komunikazio txosten bat izan dadin.

Partekatu!