U23: EZ UTZI SOZIALKI INPLIKATZEN

U23: EZ UTZI SOZIALKI INPLIKATZEN

2023-06-14 Berriak 0

 

 

Hauteskunde orokorrak deitu berri dira uztailaren 23rako. Horregatik, eskaut ekintzan bazaude ere, kanpamentuetan edo dena delakoetan, ez utzi sozialki inplikatzeari. Botoa emateko eskubidea arazorik gabe gauzatu dezakezu. Euskalerriko Eskautak elkartetik nola egin azaltzen dizugu.

 

 

Hasteko, eskatu egin beharko duzu. Horretarako bi modu dituzu. Correos web orrian eska dezakezu. Zure NAN elektronikoarekin edo ziurtagiri digitalarekin sartu ahal izango zara orrira. Beste aldetik, zure bulegoetan ere eskatu ahal izango duzu aurrez aurre. Beharrezkoa ikusten baduzu, hitzordua eskatu ahal izango duzu. Horretarako uztailaren 13ra arte daukagu.

 

 

Posta bidezko botoa jasotzeko zerrendetan izena eman ondoren, uztailaren 3tik uztailaren 16ra, epea egongo da, zure etxean edo zehazten duzun beste tokiren batean jasotzeko.

 

 

 

 

 

Eta horren guztiaren ondoren, nola eman dezakegu botoa? Oso erraza. Lehenik eta behin, gutun bat hartu behar duzu zure hauteskunde mahaiari zuzenduta. Gero, gutun horren barruan, errolda agiria sartu beharko duzu, eta, jakina, zure botoa. Eta honekin guztiarekin postetxera joan gaitezke gutuna bidaltzera. Horretarako epea uztailaren 19a da.

 

 

Gizartearen inplikazioa eskaut izatearen helburuetako bat da. Ez utzi gizartean parte hartzeari, eta gogoratu gizartea eraldatzeko konpromisoa hartzea eskultismoaren helburuetako bat dela. Euskalerriko Eskautaketik prozesu hau jarraitzea gomendatzen dizugu. Zalantzarik baduzu, esan iezadaguzu.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar