Komunikazio honekin begirale eta trebeentzat bi urtero Euskalerriko Eskautak antolatutako ekintzaren berri eman nahi dizuegu.

Pazkoa ezberdina bizi dezagun, egun santuetan Taizerako bidaia proposatzen dizuegu.

Dakizuenez jada, Taizé, Frantzian dagoen herri txiki bat da. Han mundu osoko gazteak onartzen duen kristau komunitate txiki bat dago, eta fede esperientzia ugari partekatzeko elkarbizitza eta otoitz egunak proposatzen digute.

Gazteen artean sortzen den giroa eta otoitzaldi berezietan sortutako esperientzia, ahaztezina egiten du. Hile honetan zehar bidaliko dizuegu berri gehiago, bidaian jartzeko gogoak hartu dezazuen. Nahi izanez gero, informazio gehiago bilatu dezakezue www.taize.fr web-gunean.

Bidaiazko plana hurrengoa izango da:

Bidaiaren datak martxoak 23tik (asteazkena), 27arte (igandea) izango dira (asteazken eta igandeko gauean bidaia egingo dugu.)

Izena emateko epea, otsailaren 29an bukatu egingo da eta beharrezkoa izango da hau egitea:

Formularioa bete (bakoitzak hauetako bat egin behar du):

-Horretaz aparte, izena ematerakoan beharrezkoa da ordainketa egitea ere. Ordainketa delegaritzaren kontu zenbakietan egin behar duzue:

BBK: 2095 0363 52 3830127963

LABORAL KUTXA: 3035 0083 29 0830080728

– Hurrengo izen emate dokumentua bete behar dugu ere:  documento de inscripción.

Bidaia, egonaldia eta janaria ordaintzeko 100€-koa izango da inskripzioa

Pertsona bakoitzak eraman beharko du:

Gurasoen baimena herritik kanpora joateko (18 urte beherakoentzat). Ertzaintzako bulegoetan bideratzen da.

*Gogoratu: Euskalerriko Eskautak antolatzailea izan arren, ardura osoa monitoreek eramango dute.

Europako Osasun Txartela (Gizarte Segurantzaren bulegoetan eskatzen da) eta NAN. Gainera, pasaportea indarrean izatea gomendatzen dugu (Frantziak larrialdi egoera ezarri ahal du).

-Baimena argazkiak ateratzeko eta alergiak edo gaixotasunak erakusteko.

-Talde bakoitzak bere kanpadenda eraman behar du

-Berokia (Hotz handia egiten du)

-Afaria eta gosaria lehen egunetako

Eginkizuna erakargarria iruditzea espero dugu, eta parte hartzera animatzea ere, oso esperientzia onuragarria izango delakoan.

 

Euskalerriko Eskauten Fede Taldea

Partekatu!