Spanish Work Party
Lehenengo SWP 2008an egin zen eta ordutik 500 eskaut baino gehiagok hartu dute parte talde honen edizioetako batean.
SWP KISCekin (Kandersteg International Scout Centre) lankidetzan aritzeko sortu zen, talde jarraitu eta eskarmentudun baten bidez, Zentroak aparteko eskulana behar duen zereginetan autonomiaz lan egiteko gai dena. Horrela, Spanish Work Party-k Zentroa zerbitzu-aukera baten bidez ezagutzeko aukera eskaintzen du, nazioarteko eskaut giroan.
Era berean, munduko hainbat tokitako eskautekin batera lan egiten duzu, metodologia, promesak, abestiak eta jolasak ikasiz eta partekatuz. Pertsona bakoitzaren prozesu pertsonalerako aberasgarria da, edozein unetan eta etapatan zaudela ere. Hasten ari bazara, ikasteko eta eskultismoa zerbait handiagoa dela pentsatzeko balio du. Zure prozesuaren erdian, pilak kargatzeko eta berritzeko balio du. Zure azken etapan, urrezko amaiera da. Jasotzen duzun guztiaz gain, udan munduko leku guztietako 5.000 eskaut baino gehiagok kanpamentua paraje paregabe batean egiteko aukera izan dezaten laguntzen ari zara.
Zentroa, KISC, urteko 365 egunetan dago zabalik, 24 orduetan. SWPren funtzioa bertan borondatez edo kontratuekin lan egiten duen staff taldearen lana murriztea. Dena urtaroen arabera prestatzea eta egokitzea da taldearen helburua: udazkenean gauzak biltzea eta udan prestatzea. Jakina, bi urtaro hauek dituzte abantailak eta desabantailak. Egun libreetan hainbat plan posible izango dituzu: elur-igluak eraiki eta glaziarren gainean ibiltzetik fantasiazko laku batean bainatu eta txirristetatik jaitsi arte, Suitzako txokolatea probatu.
Euskalerriko Eskautak elkartetik eskauten arteko komunitate esperientzia paregabe honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Ez izan zalantzarik horri buruzko informazioa eskatzeko. Informazio gehiago ere utziko dizugu, eta norbaitekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi swpkisc@gmail.com helbidera.
Artikulo hau, Leire Olea (Argizai), Eneko Garcia (Amalur) eta Mikel Bargos (Goizale)-en eskutik da. Eskerrik asko