Bizkaia

Euskalerriko Eskautak Bizkaiko (hemendik aurrera EEB)  taldeok egiten dugun lana, gure hezkuntza egitasmoa eta esku hartzea hobeto ulertzeko lehenengo gure lurraldean kokatzea interesgarria da. Horretarako hurrengo lerroek Bizkaiko probintziaren zenbait ezaugarri labur azaltzea dute helburu.

Resultado de imagen de bizkaiaBizkaiko ezkutuak urteen poderioz askotan aldatua izan da baina honek dituen ezaugarri batzuk denboran iraun izan dute. Ezkutuaren erdialdean eta oinarrizkoa den elementua dugu Haritza, Gernikako Arbolaren alegorikoa dena eta herriko askatasuna adierazten duena. Haritz hau ere batzarre edo asanbladaren ikur ere bada, EEBn gure antolatzeko era bezala.

Zuhaitzaren atzealdean Gurutze bat suma daiteke. Ikur hau beranduago gehitu izan zen, eta zenbait adituren ustez bizkaitarren kristau sentimendua, gure moduan, lausengatzeagatik jarri zuten.

Ezkutuak ezaugarri gehiago baditu ere, horietako batzuk gaur agertzen ez dira eta beste batzuk aldaketak izan dituzte. Garai batean ezkutuak bost ikoroski zituen Deiadar-mendien ikur: Kolitza, Ganekogorta, Gorbea, Oiz eta Sollube.

Bost deiadar-mendietan sua pizten edo soinu-seinaleen bidez Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deia egiten zen. Bizkian berebiziko garrantzia du geografiak, hau gainera, oso aberatsa izanik.

Bizkaia menditsua da eta kostaldean ere garaiera erlatiboki handiko mendiak ditu. Mendi guztiak Euskal Herriko arkuko parte dira. Honela Oizko mendilerroa, Gorbeiako mendilerroa edo Anbotoko mendilerroa aipa ditzakegu mendilerro garrantzitsu bezala.

Iparraldean kostalde malkartsu zoragarria dugu, hondartza, irla eta itsaslabarrez beterik. Honek ere bi itsasadar nagusi ditu: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai.

Bizkaiko ibaiak motzak dira eta urte osoan zehar ura dute. Nerbioi-Ibaizabal arroak hartzen du ur gehien baina badira garrantzia duten beste ibai batzuk, Lea, Oka edo Butroe bezala.

Bizkaia zazpi eskualdetan banatuta dago: Enkarterri, Bilboaldea, Arratia-Nerbioi, Uribe-Butroe, Busturialdea-Urdaibai, Durangaldea eta Lea-Artibai. Banaketa honek ez du lurralde-zatiketa administratibo izaerarik.

Ikus daitekeenez probintzia bizia, anitza eta aberatsa dugu Bizkaia, gure hezkuntza egitasmoaren markoa naturan kokatzen dugu eta gure lurraldeak gainera hamaika aukera ematen dizkigu honetaz harro egon gaitezen.