Euskalerriko Eskautak Bizkaia

Euskalerriko Eskautak Bizkaia Bizkaiko eskaut taldeen federazioa da, gaur egun lurraldetik sakabanatuta dauden 27 taldek osatzen dute. Bilbon bertan 12 talde daude (barruti guztietan daude) eta gainontzeko 15ak probintziako beste herri eta hiri batzuetan daude.

 

Noiztik…

EEBko lehenengo taldea lanean orain del 50 urte baino gehiago hasi zen, honen ostean hainbatek jarraitu dituzten bere urratsak, azkenak ere, orain dela 15 urte sortu zena. Jada aisialdiko hezkuntzan eskaut metodoan oinarrituta lanean zeuden taldeei babesa emateko eta laguntzeko sortu zen Euskalerriko Eskautak Bizkaia federazioa 1992an.

 

Egiten dugu…

Lan egiteko gure era nagusiena eskaut metodoaren bidezkoa da, izateko eta egiteko modu bitxia, pertsona askeak, kritikoak eta gizartearekin konprometituak sortzera bideratua.

Gure taldeen lanaren alderdirik garrantzitsuena herrian edo auzoan presente egotea da, hauen parte aktibo sentitzea, aurrera eramaten diren ekintzetan egotea eta parte hartzea, askotan gainera, hauen eragile izanik. Hauek izan daitezke egiten ditugun ekintzetako batzuk: Ekintzak.

 

EEBko 27 taldeak kudeatzeko eta guztion parte hartzea bermatzeko 4 zonaldeetan banatzen gara: Ezker Meatzaldea, Eskuinaldea, Bilbo Erdia eta Herri Aldea. Banaketa honek mugimenduaren egunerokotasunean aktiboki, modu erosoago batean eta gertuagotik eragina izatea baimentzen du, lan egitea eramangarri, operatibo eta errazagoa izanik.

Bizkaiko errealitateak eta geografiak badauka zerikusirik banaketa honetan, hala ere, ez da izan banaketa egiteko erabili zen irizpide bakarra. Interesgarria da lehenengo bi zonaldeen izenei erreparatzea “ezker- eta eskuin-“ terminoak barne hartze baititu izenak. Bilboaldea bitan zatitzen du Ibaizabal ibaiak bi azpieskualde sortuz, eskuinaldea eta ezkerraldea, nahiz eta oraingoan gehiegi ez sakondu interesgarria litzateke zatiketa geografiko honek kulturalki duen eragina.

Ezker Meatzaldeak 10 talde barne hartzen ditu: Ama Lur (Portugalete), Andra Mari (Portugalete), Belatzak (Portugalete), Elizalde (Barakaldo), Euskai (Sestao), Goizale (Muskiz), Lurgazte (Ortuella), Meatzalde (Gallarta), San Miguel (Sestao) eta Urbegi (Santurtzi). Hauen herriak ezkerrealdean daude kokaturik eta horietako batzuk meatzaritzagatik garrantzia handia izan zuten herriak dira.

Eskuinaldeak lehen aipatutako azpieskualde horretatik hartzen du izena eta 7 taldek osatzen dute: Egunsentia (Bilbo), Etorkizuna (Bilbo), Goizalde (Bilbo), Gozaldi (Bilbo), Jaiotza (Bilbo), Jatorrak (Bilbo) eta Ziztu Bizian (Getxo). Hauetako talde gehienak Bilboko eskuinaldean dauden auzoetan egiten dute lan.

Bizkaiko eskualderik populatuena eta erdian dagoena Bilboaldea da, bertan ere eskaut talde asko topa ditzakegu. Hori dela eta Eskuinaldeaz aparte beste zonalde bat sortu genuen, Bilbo Erdia. Honek Bilboko bost auzo ezberdinetan taldeak ditu: Aterpe Berri (Bilbo), Errekalde(Bilbo), Gaizkinak (Bilbo), Indautxu (Bilbo) eta San Adrian (Bilbo).

Azkenik, zonalderik sakabanatuen Herri Aldea dugu, honek eskualde ezberdinetako bost talde hartzen ditu bere baitan: Argizai (Galdakao), Eskubeltz (Getxo), Inurri (Durango), Kilimusi (Arrigorriaga) eta Txispeleta (Mungia).

Euskalerriko Eskautak