MINTZASKAUT: euskaraz aritzeko eta beste eskautak ezagutzeko ekintza
- Euskalerriko Eskautak Bizkaiak online euskaraz aritzeko guneak sortu eta beste taldeetako pertsonak ezagutzeko aukera eman nahi du
- Proposamena Euskaraldiaren markuan ezagutzera eman du delegaritzak
Eskautak beti prest, baina, beti euskaraz? Gure hizkuntza sustatzeko eta gure artean indartzeko proposamena egin du Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Gizarte mahaiak. Euskaraldia dela eta, Mintzaskaut ekintza ezagutzera eman du eta izena emateko epea ireki du.
Mintzaskaut: Beti Prest! Beti euskaraz? talde guztietako Azkarrak, Trebeak, begiraleak edo asabak elkartu nahi ditu, haien artean euskaraz egin dezaten. Euskaraz aritzeko gogoak dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta beste taldeetako gura berdina duten pertsonak ezagutzeko aukera ere emango du proposamenak.
Ekintzan Bizkaiko zein Arabako eta Nafarroako pertsonak har dezakete parte. Abenduaren 6an eta 7an izango da, eta galdetegi baten bitartez eman daiteke izena. Partaidetza baieztatu eta gero, lau edo bost pertsonatako taldeak sortuko dira Google Meet bitartez, euskaraz solasaldi batetaz gozatzeko. Banaka hartuko da parte, edo binaka Azakarrak edo Trebeak adarrekoa bazara.
Behin konektaturik, egokitutako taldean Gizarteko mahaiak gai desberdinak eta joku batzuk proposatuko ditu jardunaldia dibertigarriagoa izan dadin. Euskaraz eta eskautekin gozatzeko prest bazaude, jadanik izena eman dezakezu azaroaren 29ra arte.

Irudia: jikero
Noiz | Abenduak 6, igandea, 16:00etan eta abenduak 7, astelehena, 18:00etan |
Nola | Google Meet-en bidez |
Izena emateko | Online |
Epemuga | Azaroak 29 (igandea) |