Kuxku Xero Gasteiztik pasa da

Gazteleraz >>

Kaixo guztioi! Nire misioarekin jarraitzen dut: eskaut taldeek euskara nola bultzatzen duten espiatzen. Badakizue euskararekiko praktika onak pilatzen nabilela gero zuei kontatzeko. Beste eskaut taldeek euskara sustatzeko zer egiten duten ezagutzea zuek inspiratu ahal zaituztela uste dut. Euskara zaintzea ezinbestekoa da eta besteen ekintzak imitatu ditzakezue!

Azken boladan Gasteizen egon naiz Los Ángeles Eskaut Taldearekin bideodeiak egiten. Koronabirusa dela eta ezin dira elkartu, baina interneten bidez egiten dituzte bilerak. Kurtsoa hasi zenetik, begiraleen asmoa adar altuak adar baxuentzat euskaran erreferente bilakatzea da. Badakigu txikiek nagusiengandik hartzen dituztela zenbait jokaera, beraz, jokaera horiek egokiak izatea bermatu behar dugu!

Kraala adar altuen aurrean euskara erabiltzen saiatzen da. Honela, adar altuak euskara erabiltzera bultzatzen dituzte. Adar altuak euskaraz aritzen badira, txikiek ere jarrera hori errepikatuko dute. Zer iruditzen zaizue? Gutxika-gutxika, euskara normalizatzea lortzen ari dira. Teknika erraza eta eraginkorra!

Partekatu!