Kuxku Xero Goizale taldean egon da

Gazteleraz >>

Kaixo guztioi! Nitaz gogoratzen zarete? Abenduan neure burua aurkeztu eta nire sekretua kontatu nizuen: Kuxku Xero naiz eta euskara zabaltzera nator! Nire asmoa eskaut taldeetan euskara nola sustatzen duzuen kuxkuxeatzea da praktika horiek besteekin partekatzeko. Nire lana hasi da eta aste hauetan non egon naizen kontatu nahi dizuet. Adi!

Azken bolada honetan Muskizen egon naiz, Goizale eskaut taldea ‘espiatzen’. Bertan begiraleek duten teknika ikasi nuen: euskara normalizatzeko helburuarekin, batek “Euslea”-ren rola hartzen du begirale-bilera bakoitzean. Rol hori duenak, euskaraz hitz egin behar du bilera osoan zehar. Bilera bakoitza amaitu baino lehen, hurrengo Euslea nor izango den erabakitzen dute guztion artean.

Gainera, euskaraz ondo moldatzen diren begiraleek euskeraz erantzuteko joera erakusten dute. Euskara sustatzeko teknika hau Kilimusi eskaut taldekoek erakutsi zieten eta euskara naturaltasunez trebatzeko modu bat dela ondorioztatu dute.

Oso pozik daude, primeran funtzionatzen baitu! Goizale eskaut taldetik, zuen taldeetan Euslearen teknika erabiltzera gonbidatzen zaituztete!

Ilustrazioa: Jiker

Partekatu!