Kuxku Xerok Errekaldeko eskautak ezagutu ditu

Gazteleraz >>

Kaixo! Hemen naukazue berriro, gaztetxo batzuekin bizi izan nuen istoria polit batekin. Martxoan Errekaldeko eskautekin egon nintzen taldeko koskorrak eta kaskondoekin. Aurkeztu nintzaien eta haiekin egon nintzen jolasten, dantza berriak ikasten eta kanta dibertigarriak abesten! Oraindik gogoratzen dut… “Ni badaukat tik-tik…”, “Lehoi baten bila noa…”. Zelako algara eta poza euskaraz gozatzen!

Hurrengo asteburuan, nire lagun batzuekin (Amalur, Bihotza, Garikoitz eta Iraultza) etorri ziren nire etxera bisita bat egitera, eta kanta eta dantza berriak erakutsi zizkidaten. Euria egin arren… “Euritan dantzan…”, egun ikaragarria izan zen! Eguna bukatzeko euskararen pilula batzuk hartu genituen, euskararekiko konpromezua bizirik eta indarberriturik edukitzeko. Gainera oparitxo bat egin nien egun berezi horretan eta nitaz gogoratu daitezen urte guztian zehar.

Euskal Herriko beste herrietatik igaroko naiz beste gaztetxo batzuk ezgutzeko eta bizipen ederrak edukitzeko euskaraz bizi egiten eta gozatzen!

Partekatu!