GORKA DEUNAK 2023
EGUN BEREAN, PATROI BEREA
Bizkaiko delegazioa Bilboko Avril mendian ospatuko dute. Aurten, “Mundua elkarrekin eraldatzeko prest” lelopean, hainbat ekintza izango dira goizean zehar. Eguaridan mesa izango dute bazkaldu aurretik eta erromeria mitikoarekin amaituko dute.
Aurten, berrikuntza gisa, Caritas Bizkaiaren partaidetza eta elkarlana egingo dute. Irabazi-asmorik gabeko elkartea bertara joango da, hainbat proiektu eskaintzeko. Bertan, parte-hartzaileek proiektuok ikusi eta horiei buruzko informazioa jaso ahal izango dute.
Bestalde, Arabako delegazioa gure patroia Legution ospatuko du. Arabako bost taldeak udalerriko kiroldegian egongo dira, Urrunagako urtegiaren ertzera, ekintzaz betetzeko egun osoan zehar. Aurten, “Behin eskaut, beti eskaut!” leloa aukeratu dute eskaut izateak dakarren konpromisoa gogorarazteko.
Por último, los Scout Católicos de Navarra, celebrarán el día en el Colegio Larraona, Pamplona. Este año el evento ha sido organizado en colaboración con Medicus Mundi, asociación con la que se está llevando a cabo el proyecto de cooperación en Senegal. Por ello el día girará en torno al proyecto, donde aparte de celebrar, aprenderán y se formarán en la temática.
Azkenik, Nafarroako Eskaut Katolikoak eguna Larraona ikastetxean, Iruñean, ospatuko dute. Aurten, Medicus Mundi elkartearekin elkarlanean antolatu da eguna, Senegalen lankidetza-proiektua gauzatzen ari dira eta. Hori dela eta, eguna proiektuaren inguruan izango da, non ospatzeaz gain, ikasi eta gaiaren inguruan formatuko dira.