Nor izan zen Gorka Deuna? Agian ez zenekizkien 10 datu

  • Apirilaren 23an Gorka Deunaren eguna ospatzen da, munduko eskaut guztien patroia. Baina, nor izan zen Gorka Deuna? Zergatik eskaut mugimenduaren patroia da? 

Urtero, Gorka Deunaren eguna mundu mailan ospatzen da. Eskauton patroia, eta, beraz, eskauton eguna izatea arrazoietako bat da. Aurten COVID-19a dela eta ospakizun hauek bertan behera utzi beharko dira edo beste moduak bilatu beharko dira, Euskalerriko Eskautek apirilaren 4an egin zuten bezala.

Hala ere, mugimenduak ezin du data berezi hau alde batera utzi eta sareak proposamenez bete dira dragoia garaitu zuen zalduna gogoratzeko. Adibide bat Scouts Católicos de Andalucía federakuntzak sortu duen hashtag-a dugu: krisi honetan borrokatzen eta laguntzen duten guztiak omentzeko #juntospodremosconeldragon erabiltzera dei egiten dute apirilaren 23 honetan.

Baina, nondik dator dragoiaren kondaira? Zergatik Gorka Deuna eskauton patroia da? Baden Powell-ek aukeratutako zaldunari buruz agian ez zenekizkien 10 gauza kontatzen dizkizugu.

Turkiakoa zen

Tradizioaren arabera, Gorka Deuna Kapadozian bizi izan zen, Erdi Anatoliako erregio historikoa, Turkian, IV. mendean, gora behera. Diocleciano enperadorearen menpeko erromatar armadan hartu zuen parte eta kristaua izan zen isilpean.

Kristaua zen eta horregatik hil zuten

Erromatar inperioaren aroan, kristaua izatea debekatua zegoen. Gorka Deunak, armadan parte hartzen zuena, bere fedea aitortu zuenean, hil zuten. Beste bertsio baten arabera, Jesusen jarraitzaileak erasotzeari uko egin zion; beraz, agintarien aginduak kontraesateagatik eta inperioa traizionatzeagatik hil zuten.

Printzesa salbatzeko hil zuen dragoia

Kondairaren arabera, Gorka Deunak Silca askatu zuen. Hiria dragoi bat elikatzeko beharraren menpean zegoen, gertuko laku batean bizi zena eta iturri bakarra gordetzen zuena. Animaliak bukatu zirenean, piztiari zoriz aukeratzen zituzten neska gazteak ematen hasi ziren, erregearen alabari tokatu zion arte. Baina Gorka Deuna zaldi baten gainean agertu zen eta dragoiari lantza iltzatu zion. Dragoia harrapatu eta hirira eraman zuen, non hiritarrak bataiatzera gonbidatu zituen piztia hil baino lehen. Istorioak ‘ongia gaizkiaren gainetik’ sinbolizatzen du eta piztiaren odola erori zen lekuan larrosa gorri bat hazi zela diote.

Askoren patroia

Gorka Deuna ez da soilik eskauten patroia, baizik eta beste hiri eta eremuena ere: Aragón, Cataluña, bere garaian Ingalaterra… Izan ere, ‘Gorka Deuna gurutzea’ -gorria zuriaren gainean- hainbat banderatan agertzen da, Ingalaterrakoan edo Bartzelonakoan, esaterako. Beste herrialde batzuetan ere badago, beste erligioetara ere egokituta. ‘Kapadoziako Gorka’ deritzo.

Baden Powell-ek aukeratuta

Eskaut mugimenduaren sortzaileak, Baden Powell-ek, Gorka Deuna munduko eskaut guztien patroi aukeratu zuen. Escultismo para muchachos liburuan idatzi zuen Mahai Borobilaren aldunak Gorka Deuna zutela patroi, “zaldia zuen deuna bakarra baitzen. Zalditeriaren eta Ingalaterraren patroia da. Eskauten patroia ere bada, beraz, haiek guztiek bere historia ezagutu behar dute”.

“Eskautek jarraitu behar duten tipoa”

Baden-Powellek Gorka Deuna mugimenduaren eredu bezala deskribatu zuen. “Zailtasun edo arrisku baten aurrean egonda, nahiz eta hau handia iruditu -nahiz eta dragoi baten forma izan-, honek ez zuen alde egiten, ezta beldurra sentitzen, baizik eta bere indar guztiekin eta bere zaldiarekin aurre egiten zion.  Nahiz eta ondo armaturik ez egon, lantza bat besterik ez baitzuen, dragoiaren aurka aritu zen eta ahal zuen guztia egin zuen, inork osatu ez zen bezala zailtasuna garaituz. Honela aritu behar gara eskautok zailtasun eta arriskuen aurrean, nahiz eta hauek handiak eta beldurgarriak iruditu, nahiz eta ondo ekipatuak ez egon. u caballo. Aún cuando armado inadecuadamente, pues sólo contaba con una lanza, se arrojó contra el dragón e hizo cuanto pudo, venciendo la dificultad que nadie se había atrevido arrostrar. De esta manera exactamente es como los scouts deben enfrentarse a las dificultades y a los peligros, sin tomar en consideración los grandes o terroríficos que pueden parecer, o lo mal equipados que se encuentren para hacerles frente. Ausardia eta konfidantzarekin aurre egin beharko diote, bere indar guztiak erabiliz garaitu dezaten eta garaile izango dira”.

Baliteke ez existitzea

Dragoiaren kondaira ez da zalantzan jarri den bakarra, baizik eta deunaren existentzia bera ere.

Georgiako patroia

Gorka Deuna Georgiako patroia da eta ondo ikusten da bere banderan, Gorka Deunaren gurutzea duena, eta bere armarriak daunaren irudia du zaldiaren gainean. Georgiako izen mendebaldarrak Gurji hitz persiarratik dator, eta hau Jurj hitz arabiarretik. Etimologia herrikoiagatik Gorka Deunatik zetorrela uste da. Georgiarrak bere eguna azaroaren 23an ospatzen dute, Luno jainkoatik datorren tradizioa.

Gorka Deunatik Santurtzira

Kapadoziako Gorka ez da Santurtziko patroia soilik, baizik eta bere izenaren jatorria ere. XI. mendeko monasterio batean du oinarria, monje ingeles batzuek sortu zutena eta gaur egungo San Jorge eliza izan litekeena.

Mundu mailako deuna

Nahiz eta bere jatorria Kapadozian egon eta bere lehenengo mirespenak eremu palestinarrean egon, pelegrinazioak ezagutzera eman zuen mundu osoan, eta garrantzia handia lortzen joan zen. Aragoiko Koroaren, Portugalen, Greziaren, Lituaniaren, Genovaren, Moskuren edo Siriaren patroia da, besteak beste. Gainera, Errusian ejerzitoen ikur nagusitzat hartu zen. Gaur egun, Argentina, Colombia edo Venezuelako Armaden Zalditerien patroia da. Hala ere, bere gorpuzkiak bere jatorrira bueltatu ziren: Gorka Deunaren hilobia Lod hirian dago, Lydda ohia, hiri palestinarra, bere amaren jaioterria izan omen zena.

Partekatu!