Gorka Deuna 2024: 65 urtez eskaut izaten

Gorka Deuna 2024: 65 urtez eskaut izaten

2024-04-02 Berriak Nabarmena 0

Gorka Deuna 2024ren atzera kontua abian da, izan ere, datorren apirilaren 21ean Euskal Herriko eskaut mugimenduak martxan daramatzan 65 urteak ospatzeko elkartuko dira.

Scout mugimenduaren sortzaileak, Baden Powellek, San Jorge aukeratu zuen patroi bezala, honek ezbeharrei aurre egiteko zuen gaitasunagatik eta egiten zuen ausardiagatik, horrela egin behar baitiete aurre eskautek ere ezbeharrei.

Gorka Deunaren urteroko ospakizuna ekitaldi handia da beti, baina aurten are gehiago, eskautek 65 urte ospatzen baitituzte Euskal Herrian lanean.

Gorka Deuna ospatzeko aukera ez ezik, loturak sendotzeko, esperientziak partekatzeko eta gizartearekiko dugun konpromisoaz hausnartzeko eta etorkizunerantz aurrera egiten jarraitzeko aukera ere bada. Urkiola, bere ingurune natural ikusgarriarekin, eszenatoki ezin hobea izango da ospakizun esanguratsu honetarako.

ORDUTEGIA 
9:30-10:30 Lekura ailegatu, autobusetan
10:30 Harrera
10:30-12:30 Adarren arabera antolatutako jarduerak
12:30-13:00 Ospakizunera zuzentzeko tartea
13:00-14:00 Ospakizuna
14:00-15:30 Bazkari autogestionatua*
15:30-16:00 Emanaldia
15:30-17:45 Jarduera dinamizatu desberdinak
16:00-17:45 Erromeria/Berbena
17:00 Agur eskaut
17:00-18:00 Irteera tartea (antolakuntzak ezarritako txandatan)

Espero dugu topaketa hau gogoangarria izatea eta balorez eta adiskidetasunez betetako etorkizuna eraikitzen jarraitzea!

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar