2018-2019 ikasturtean, MSC-ren hausnarketarekin batera, EEk pertsona helduentzako plan bat lantzeko beharra dauka. Horregaitik, MSC-n egiten den prozesua oinarritzat hartuaz, formakuntza asteburu honetan tailer desberdinak egin nahi ditugu taldeetan egiten den begirale prozesuari ikusgarritasuna eta tresnak emateko.
Helburuak:
  • Pertsona helduen politika Euskalerriko Eskautak-era gerturatzea
  • Pertsona helduen politikaren inguruko hainbat puntu garatu
  • Taldeei eskeintzeko moduko tresnak landu
  • Elizbarrutiko beste kideekin elkarretaratze momentuak edukitzea
Horretarako, elkar ikusko dugu Urduñan otsailaren 23 eta 24an. Izena emateko azken eguna otsailaren 15ean izango da.
Izena emateko sartu web orrian  >>  heziketa.eskaut.org/eu/
Horretaz aparte, Euskalerrian eskultismoak 60 urte betetzen dituela eta Euskalerriko Eskautak federakuntzaren 35. urteurrena ospatuko dugu, horretarako izugarrizko bazkaria izango dugu igande horretan. Hurrengo egunetan informazioa eguneratu ta gehituko dugu, bai urteurrenarena baita jaurdunaldiena ere.
Urduñan elkar ikusiko dugu!
Beti Prest!
Partekatu!