Euskalerriko Eskauteko trebeak Beleneko Bakearen Argiaren bila abiatuko dira bihar

  • Aurten, argia Castellón-en banatuko da, non beste autonomia erkidegoetatik etorritako trebeak ailegatuko diren
  • Guztira, 300 bat trebe egongo dira Castellón-en argia jasotzeko prest; horietatik, 200 aldera Arabatik eta Bizkaitik abiatuta

Urtero, Vienako haur-eskaut bat Belenera doa. Bertan, beti pizturik dagoen sutearekin, Bakearen Argiarekin, kriseilu bat pizten du. Vienara eramaten du kriseilu hori, Argia Europa osoan zehar banatu dadin. Herrialde askotako eskautak joaten dira bertara Argia jasotzera. Espainiakoek, hiri zehatz batean elkartzen dituzte estatu osoko trebeak Argia haien herrietara eraman dezaten; aurten, Castellón-en izango da banaketa.

300 trebe aldera abiatuko dira bihar Castellónera. Euskalerriko Eskauteko trebeak ere bertan izango dira; guztira, Arabatik eta Bizkaitik, 205 trebe eta begirale joango dira bertara.

Larunbatean goizean ailegatuko dira eta asteburu osoa emango dute Castellón-eko eskautek haientzat antolatu dituzten jardueretan parte hartzen: otoitzak, bisitak, erromeriak, herrien afaria…

Igandean izango da banaketa: hondartzara txangoa eta bazkalorduko paellaren ondoren, Santa María katedralean egingo da zeremonia. Vienatik ekarritako Argia komunitate guztietako trebeei banatuko zaie, haien herrietara eraman dezaten.

Araban eta Bizkaian Argia ostiralean, abenduaren 20an, emango da. Gasteizen, Maria Sortzez Garbiaren katedralean (katedral berrian) egingo da ospakizuna. Bilbon, San Nikolas elizan.

Partekatu!