Gorka Deuna online: zifra errekorra sare sozialetan

  • Erabiltzaileen audientziak eta partaidezak sare sozialetan errekorrak gainditu zituzten apirilaren 4an
  • 10.000 interakzio baino gehiago Facebook-en, 8.000 erabiltzaile, 6.000 bisita orrialdean, 112.000 bisita Instagrameko argitalpenetan… hauek dira eguneko zifrak 

Euskalerriko Eskautak arrakasta handiz ospatu zuen larunbatean bere lehenengo Gorka Deuna online-a. Federakuntzak Loiolan izango zen baina COVID-19a zela eta bertan behera utzi behar izan zen ekitaldia interneten bidez antolatu zuen. Esperientzia hau, zalantzarik gabe, errepikatzeko gogoa utzi du federakuntzarengan, eta ez bakarrik erabiltzaileek egunean zehar bidali zituzten argazki, bideo eta mezuengatik: eguna, ekintzaz, proposamenaz, lehiaketaz, tailerraz edo musika saioaz beterik, federakuntzaren sare sozialeen bidez argitaratuak, errekor historikoak utzi ditu profilen estatistiketan.

Facebook

Apirilaren 4an 11.001 interakzio (erreakzio, iruzkin, partekatutako argitalpenak, click-ak) egon ziren Gorka Deunaren edukiekin eta guztira 8.263 erabiltzaile konektatu ziren sare sozial honen bidez. Facebook izan zen  informazioa zabaltzeko kanal nagusia, non Twitter eta Instagramen bidez zabaldu ziren proposamenez gain, tailerrak zuzenean, otoitzaren bideoa edo saio musikalak ere eman ziren. 

Izan ere, audientzia gehien bateratu zuten uneak tailerrak eta kontzertuak izan ziren. Marrazketa tailerra erreperkusiorik handiena izan zuen ekimena izan zen, 3.000 erabiltzaile baino gehiagok ikusi baitzuten. Aldi berean 110 erabiltzaile egon ziren ikusten. Gehien ikusi zen kontzertua Maitane Lopategirena, Txispeletakoa (EEB), izan zen, jadanik 2.100 erreprodukzio baino gehiago dituena. Zuzenean 134 erabiltzaile egon ziren ikusten. 

Guztira, Euskalerriko Eskauten Facebook orrialdeak 6.132 bisita berri izan zituen, 110 ‘like’ berri -orain 1.510 ditu- eta 219 jarraitzaile berri -orain 1.235 ditu-. Bere aldetik, igotako bideoek -zuzenean edo ‘estreinu’ bezala- ia 14.000 erreprodukzio lortu dituzte.

Erabiltzaile gehienak Bilbotik (% 43) konektatu ziren, ondoren Iruñatik (% 25), Madriletik (% 10) eta azkenik Gasteiztik (% 5). Zerrendan beste espainiar hiri batzuk ere agertzen dira, Alacant (% 4), Jerez de la Frontera, Sevilla edo Valencia, bestak beste.

Gorka Deunaren edukiren bat kontsumitu zuten pertsonen artean, % 61 emakumeak ziren eta % 39 gizonak. Hiru adin-talde nabarmendu daitezke: 25-34 urtekoa (% 21), 35-44 urtekoa (% 15) eta 45-54 urtekoa (% 11). Edukiekin interaktuatu zuten pertsonen artean, 45-54 urte bitartekoak (% 19) eta 35-44 urte bitartekoak (18 %) nabarmentzen dira.

Instagram

Sare sozial honek, gazteen atseginena, errekor gehiago gainditu zituen. Euskalerriko Eskauten profileko edukiek 112.960 bisita izan zituzten, hau da, % 93ko hazkundea.

Guztira, 1.737 erabiltzaile konektatu ziren Gorka Deunara Instagramen bidez. Profilak 109 jarraitzaile berri lortu zituen -orain 1.126 ditu- eta inpakto gehien izan zuen argitalpena eskaut dendarena izan zen 751 ikusteekin

Instagrameko jarraitzaileei dagokienez, gehienak emakumeak dira (% 53). Gehiengoa Bilbokoa da (% 45), eta Vitoria-Gasteizek (% 12) eta Iruñak (% 5) jarraitzen dute. Bere adin tartea 18-24 (% 21) 25-34 (% 30) eta 35-44 urteetakoa (% 17) da. 

Twitter

Hazkunde txikiena bizi zuen sarea izan arren, Twitter-en ere Gorka Deunaren ondorioak ere nabarmenak izan ziren. Zortzi jarraitzaile berri egon ziren eta eguneko tweet-ak  4.700 aldiz ikusiak izan ziren; gainera 10 erabiltzaileetatik 3 interaktuatu zuten RT eta FAV-arekin. Eguneko tweet guztien artean, 23 RT eta 46 FAV egon ziren. Erreperkusiorik handiena izan zuen tweet- a aurpegi-margo irabazlea aitortzen zuena izan zen. 

Partekatu!