Komunikazio arduradunek haien lehen topaketa ospatu dute

  • Larunbatean Euskalerriko Eskautak federakuntzako taldeen hainbat Komunikazio arduradunak elkartu ziren Bilbon
  • Topaketak federakuntzaren Komunikazio Plana jorratu zuen, eta web orrialde korporatibo berria sortzeko partaidetza-prozesua hasi zen 

Euskalerriko Eskautak federakuntzako taldeen Komunikazio arduradunek topaketa bat antolatu zuten larunbatean Bilbon. Goitibera Aldizkariak  Hirugarren Sektorearen komunikazioaren inguruan antolatutako Goitiforoaren ostean, hainbat pertsona elkartu ziren karguaren inguruko gaiak jorratzeko.

Konkretuki, saioa federakuntzaren Komunikazio Planarekin hasi zen. Dokumentua, kanalak, lanabes digitalak eta erabilerak jasotzen dituena, gerturatu zirenei aurkeztu eta azaldu zitzaien. “Gure Komunikazioaren Biblia da hau”, azaldu zuen Euskalerriko Eskauteko Komunikazio arduradunak, Gonzalo Lozak, ekintza komunikatibo guztiak dokumentu horretan oinarritzearen garrantziaz aritutakoan.

Bigarren atalean, web eskaut berria sortzeko partaidetza-prozesua hasi zen. Proposamena bertsio korporatiboago bat da, non mezu zehatzak nabarmenak izango diren; adibidez, Euskalerriko Eskauten misio eta balioak. Horrela, berriek ez dute hainbeste lehentasunik izango. Federakuntzak laister hasiko du aldaketa prozesua eta, horretarako, taldeen iritizia jaso zen.

Partekatu!