Delegaritzek asanbladak ospatu dituzte azaroan

  • Arabak eta Nafarroak formatu digitalean egin zuten osasun-krisialdia dela eta, eta Bizkaiak semi-presentzialtasuna eta streaming-a aukeratu zuen
  • Bizkaiak eta Nafarroak ohiko asanblada baten gaiordena mantendu zuten eta Arabak oinarrizko puntuak soilik jorratu zituen, alde ideologikoa etorkizunean era presentzialean hitz egiteko

Gaur egungo osasun-krisialdia gorabehera, Euskalerriko Eskautak federakuntzaren taldeek eta delegaritzek ohiko funtzionamenduari ekin behar diote. Azaroan, lurraldeen asanbladak ospatzen dira: aurten, Arabak eta Nafarroak 14an ospatu zituzten, online, eta Bizkaia igande honetan, 22an, elkartu zen.

Euskalerriko Eskautak Arabak (EEA) delegaritzaren funtzionamendurako beharrezkoak diren puntuetan soilik oinarritu zuen topaketa. Taldeek eta Zuzendaritza Taldeak alde ideologikoa atzeratzea hitzartu zuten, ahal denean presentzialki ospatu daitekeen asanblada baterako, “eztabaidek eta solasaldiek giza-konponentea galdu ez dezaten”.

Horrela, delegaritza arabarrak oinarrizko gaiordena izan zuen: beharrezkoak diren dokumentuak eta gaiak soilik jorratu ziren, 2020-21 kurtsoaren balantzea besteak beste. Kooperazio proiektua mantentzeko proposamena eta Zuzendaritza Batzordearen kide berriak ere bozkatu ziren. Kurtso berriaren aurrekontua, aurten delegaritza uzten duten kideen agurrak eta beste hainbat gai ezohiko asanblada presentzial batean jorratuko dira.

Nafar asanbladaren une bat

Nafarroako Eskautak Katolikoak federakuntzak gaiorden osoa jorratu zuen. Pasa den kurtsoko memoriak eta kurtso berriaren lan-planak ez ezik, 2020-21 kurtsoaren balantzea egin zen eta aurten kargua uzten duten pertsonak agurtu ziren.

Nafar zuzendaritza talde berria

Bai federakuntzak bai Euskalerriko Eskautak bereziki agurtu zuten Íñigo Marcó, arduradun pedagogikoa, eta Eva Etayo, Heziketa arduraduna, kargua utzi baitzuten hiru urte eta gero. Biek ezinbesteko rola izan dute azken urteotan, non federakuntzak aldaketa eta erabaki garrantzitsuak bizi izan dituen; Euskalerriko Eskautak federakuntzarekiko harremana, adibidez. “Hau beti izango da haien bigarren etxea; Beti Prest garai berrietan”, diote Nafarroatik.

Gainera, Zuzendaritza Taldeak kide berriak izango ditu: Uxue Olaverrik eta Luciano Triulzik haien hautagaitzak aurkeztu zituzten, eta asanbladak ongi etorria eman zien. Hala, Olaverri Nafarroako Komunikazio arduradun berria izango da, eta Triulzi Heziketa arduradun berria.

Bizkaia, semi-presentziala eta streaming-en

Bizkaiko delegaritzak igande honetan ospatu zuen bere asanblada, era semi-presentzialean: talde bakoitzak begirale bat izan zuen Bilboko Begoñazpi ikastolan, eta asanblada Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren Youtube kanalean streaming-en eman zen, gainerakoek jarrai zezaten.

Partekatu!