Emakumeen nazioarteko eguna – Martxoak 8

Eskautok lan egiten dugu berdintasunaren alde gure funtzionamenduarekin. Horrela eraikitzen dugu egunero mundu hobea, pertsona guztiok eskubide eta oportunitate berberak duen mundu bat.

Hemen daukazue Irati RL idatzi duen textu bat. Artikulu osoa Goitiberan

“Gaur, Martxoak 8 da. Suposatzen da gaur emakumeak inoiz baino indartsuago eta garrantzitsuagoak garela, urteko gainerako 364 egunak baino indartsuago, ezta? Niretzako egia esan ez da horrela izan, ez dakit zergatik. Bide batez, ni emakumea naiz.

(…)

Ni emakumea naiz eta egun, segundo, minutu edota urte osoan zehar, egunero, jasaten ditut emakume izatearen ondorioak; eredu ekonomikoaren zapalkuntza, indarkeria matxista eta estereotipoen jipoiak, besteak beste.

Gaur, atzo eta beti sentitzen naiz indartsu, nahiz eta askotan gizarteak indar hori transmititzen uzten ez didan.

Nik ez ditut txikitako istorioetan azaltzen diren printze urdin, berde, larros edota gorririk nahi, nik maite dudan pertsona bat nahi dut, familia, lagunak, mutil- edo neska- laguna… Nik jendea maite dut.

Nik nire gorputzeko ilea kentzeko edota uzteko aukera izan nahi dut, ez ditut Venuseko iragarki sexistarik ikusi nahi eta ez dut nire atzetik etorriko diren neska-mutilek horrelakorik ikustea nahi.

Nik gosaldu ostean, nahi dudan arropa jantzi nahi dut, nire taila, neurriak edota egoera dena delakoa. Nik minigonak eta eskoteak jantzi nahi ditut edota praka luze eta jertse lodiak.

Nik borobil more horiek pixkanaka jendeak barneratzea eta kanpora ekintzekin bitartez ateratzea nahi dut, nik bakoitzaren izaera morea izatea nahi dut.

Ni ez naiz etxeko andre izan nahi eta seme-alabak izateko eskubidea izatea nahi dut. Ez ditut emakume izateagatik ama izatera behartzen nauten pertsonarik nahi, eta batez ere
desastre bat izan nahi dut! Desastre hutsa, konfunditu eta oker egindakoa zuzentzeko aukera izan nahi dut!

Hala ere, ez dut nire gerokoei Intimissimi bezalako iragarkietan azaltzen diren emakume estereotipatuak aurkeztu nahi. Emakume errealak eta anitzak aurkeztu nahi ditut.

Nik kaletik aske joan nahi dut.

Nik guztiontzako lan baldintza berdinak nahi ditut eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak alde batera utzi nahi ditut; ez al gara danok pertsonak?

Nik ez ditut Supermanik behar, ni nire bizitzako Superwomana izan nahi dut!

Ziurrenik ez ditut zuetako bakoitzak bizitako esperientzia deseroso eta iraingarriak dokumentu honetan islatu, baina ziur hauetako baten bat bizi izan duzula.

Horrelako gizarte batean bizi nahi al duzu? Zure esku…”

#M8 #8M #EmakumeokPlanto #DíaInternacionalDeLaMujer

Partekatu!