Egin bidezko merkataritza ikusgai eta sartu zozketan!
Maiatzaren 11 honetan Bidezko Merkataritzaren nazioarteko eguna da eta Euskalerriko Eskautak egunarekin bat egiten du gure inguruneko produktuei eta desberdintasun sozialak murrizten dituen ekoizpenari balioa emateko. Gainera, gai horiei merezi duten garrantzia emateko, Goitibera Aldizkariak bere hurrengo alea eta Goitiforoaren hurrengo edizioa ekonomia sozialera bideratuko ditu.
Egun honi ikusgarritasuna emateko Euskalerriko Eskautak Araba, Euskalerriko Eskautak Bizkaia eta Scout Católicos de Navarrako taldeetan eta gure gizartean, federazioaren Gizarte mahaiak erronka bat abian jartzea erabaki du.
Erronka osatzea oso erraza da. Gaurtik, maiatzak 11, maiatzaren 31ra arte, proposamena bidezko merkataritzako produktuetan gastatutakoaren ticket-a bidaltzea da, izena, abizenak eta kide taldea adierazita gizarte@eskaut.org helbide elektronikora.
Jasotako ticket guztiekin bidezko merkataritzako produktu sorta bat zozketatuko da. Hori dela eta, zenbat eta erosketa gehiago aurkeztu, orduan eta probabilitate handiagoa izango duzu irabazteko. Animatu parte hartzera!
Bidezko merkataritzaren gaian sakondu nahi baduzu, esteka batzuk uzten ditugu merkataritza mota hau zer den jakiteko informazio gehiagorekin: