Gaur, arraza-diskriminazioa ezabatzeko nazioarteko egunean mediterraneoan gertatzen ari dena salatu nahi dugu. Koltana, gas naturala, petroleoa eta hainbat lehengai datoz afrikatik, baina guda eta pobreziatik ihesean datozen pertsonak ez ditugu pasatzen uzten. Iparraldetik sustatutako gudak, iparraldetik bermatutako pobrezia.

Duela egun gutxi, 200 pertsona baino gehiago ito ez zitezen laguntzen ari zirela atxilotu zuten Open Arms-eko itsasontzia. Gure gizarteak lotsa galdu du. Segurtasunaren aitzakiarekin gure arrazakeria elikatu dugu.

EE jabetzen da etengabeko aldaketan dagoen kultura, gizarte eta ekonomia errealitateaz. Dinamismo honen fruitu, etorkinak emititzen dituen herri izatetik gure lurra jomuga hobetzat eta garapen pertsonalerako aukeratzat duten gizon eta emakumeen jomuga nagusi izatera igaro gara. Etorkinen kopurua gehitzen doa egunez egun eta gure hezkuntza lanaren barruan dago arraza, erlijio eta kultura desberdinen integrazioan laguntzea. Horregatik, hezkuntza mugimendu bezala, benetako kulturartekotasunaren alde gaude; errespetu, elkarrizketa, batera bizitze, elkar aberaste eta kultura desberdinen arteko elkarreraginaren alde.

Honela ulertzen du EEek kulturartekotasun hori: gurearekin batera bizi diren eta egunez egun aurkitzen ditugun era bateko eta besteko kulturen ezagutza, balorazio eta partehartze bezala. Bizikidetasunaren alde gaude, errealitate zuzenago eta pozgarriagoaren alde, gure herria osatzen duten kultura desberdinen arteko benetako ulermen eta elkarrizketaren alde.

#DefiendeLosDDHH #ContraElRacismo #Juntos #ArrazakeriarenKontra#OngietorriErrefuxiatuak #RefugeesWelcome #FreeOpenArms

Partekatu!