Gorka Deuna eta Taizé: COVID-19aren aurrean Euskalerriko Eskauten adierazpena

COVID-19aren garapenaren, Gobernu zentralaren Alarma Egoeraren eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikatutako Osasun Emergentziaren aurrean, Euskalerriko Eskautak honako jakinarazpena egin nahi du: 

    • Bere kideen osasuna eta segurtasuna bermatu nahian, federakuntzak antolatuta zituen jarduerak bertan behera utziko dira, Gorka Deuna eta Taizé-ra bidaia, hain zuzen ere. 
    • Bi aktibitateen kuotak izena eman duten pertsonei itzuliko zaizkie hurrengo egunetan zehar.
    • Bai Euskalerriko Eskautak Arabak, bai Euskalerriko Eskautak Bizkaiak, haien eskaut taldeen jarduera ete dute besterik iragarri arte, begirale-jarduera barne. 
    • Federakuntzak osasunautoritateen ohar guztiak betetzera dei egiten du, bai birusa sahiesteko, bai beste pertsonei ez kutsatzeko. 

Euskalerriko Eskautak mediku eta osasun zentroen lana balioztatu nahi du eta bere kide guztiak arduratsu jokatzera dei egiten du. Azkenik, desinformazioa eragozteko, erakunde publikoek eta hedabideek plazaratzen duten informazioaren berri jasotzea gomendatzen du.

Euskalerriko Eskautak

Partekatu!