Pedro Ibáñez arabarra, Euskalerriko Eskautak federakuntzaren lehendakari berria

  • Mikel Condek kargua utzi eta arabarrari erreleboa pasa dio, orain arte lehendakariordea izan dena
  • Onespena asteburu honetan izan da, Orduñan, ezohiko asanbladan, non delegaritzak batu diren Mikel agurtzeko eta Pedroren hautagaitza bozkatzeko

Euskalerriko Eskautak bere ezohiko asanblada ospatu du Orduñan asteburu honetan. Larunbatean, Arabako eta Bizkaiko delegaritzak, eta Nafarroa gonbidatu bezala, orain arte lehendakari izan den Mikel Conde agurtzeko eta orain arte lehendakariordea izan den Pedro Ibáñez-en hautagaitza bozkatzeko elkartu ziren. Arabarrak, bere delegaritza ohiak aurkeztuta, hiru lurraldeen onespena izan zuen eta Mikelen erreleboa hartu.

“Pedrok ibilbide luzea izan du eskultismoa; hamabi urte jada”, adierazi zuen Euskalerriko Eskautak Arabak Pedro aurkeztean. Pedro Gasteizko San Viator eta Berri Bide taldeetatik pasa da, eta gero Arabako zuzendaritza taldean lehendakariordea izan zen. Bi azken urte hauek kargu bera hartu du Euskalerriko Eskautak federakuntzan. “Ibilbide hau eta hainbeste urte konpromezua mantentzen ez dira ohikoak Euskalerriko Eskautak Araban; beraz, Pedro delegaritza honetan erreferente argia da“, azpimarratu zuen EEAk.

Delegaritzek eskerrak eman zioten Pedrori aurrerapausuagatik eta orain arte egin duen lana eskertu zioten. Ondoren, haien botoa eman eta Mikel Condek bere erreleboari lehendakaritzaren zapi ikonikoa eman zion. Asanbladak Mikelentzat ere izan zituen esker oneko hitzak, lehendakaria izan den bi urte hauek eta gero eta aita izan eta gero agur esatea erabaki duena. “Zurekin Euskalerriko Eskautak federakuntzaren parte izan garenok harro gaude zurekin kointziditu izanaz”, adierazi zuen Gizarte arduradunak, Endika Ostolaza, Mikelekin batera kargua hartu zutenen izenean. Agur-opari batzuen ondoren, Mikel Pedrori utzi zion lekua eta asanbladari itxiera eman zion eguerdian.

 

Mahaiak eta Plan Estrategikoa abian dira

Larunbatean Euskalerriko Eskauteko mahai ezberdinak ere jarri ziren martxan. Asanblada eta gero, Komite-Batzarra eta Heziketa, Gizarte, Fede, Diruzaintza eta Komunikazio mahaiak elkartu ziren kurtso honetan jarraituko diren lineak marrazteko eta foru ezberdinetako helburuak markatzeko.

Gainera, arratsaldean, Euskalerriko Eskautak Alex Carrascosa EDE Fundazioaren adituarekin elkartu zen Plan Estrategikoa jorratzeko. Hirugarren eta azkenengo topaketa izan zen berarekin, eta bere laguntza jaso ondoren Plana hasteko eta oinarriak finkatzeko momentua izango da.

Partekatu!