Ama Lurraren Eguna: planeta etxetik zaintzen

  • Apirilaren 22an Ama Lurraren Eguna ospatzen da, 1970ean sortu zena munduko ingurune-arazoak aintzat hartzeko
  • Estautok Natura zaindu eta errespetatzea dugu ardatz; etxetik ere posiblea da 

Gaur, apirilak 22, 50 urte betetzen dira Ama Lurraren Eguna lehenengo aldiz ospatu zenetik. 1970ean, Gaylord Nelson estatubatuar senatariak poluzioa, biodibertsitatearen zaintza eta beste ingurune-arazoak zalatu zituen, eta lehenengo aldiz ingurune-agentzia baten sormena aldarrikatu zuen. Milaka unibertsitate, eskola eta komunikateek bat egin zuten eta, horri esker, EEBB-etako gobernuak Environmental Protection Agency-a sortu zuen, baita ingurugiroaren zaintza bermatzen zuten zenbait lege ere.

Bi urte geroago, Estokolmon, ingurumenari buruzko lehenengo nazioarteko konferentzia ospatu zen. Gaur egun hainbat akordio, protokolo eta erakunde daude gure planeraren alde egiten eta lurraldeen inpaktua erregulatzen. Hala ere, CO2 emisioak, kontsumismoak edo hondakinen kudeaketa gure Lurra hondatzen ari dira.

Horregatik, egun hauetan Lurrak gure falta sentitzen ari da. Martxoan, zenbait nazioarteko agentziek  % 80ko jaitsiera somatu zuten Europako emisioetan. Horregatik, egun hau konfinamenduan gure Planetari omenaldi ona da.

Eskautok mundu hau aurkitu dugun baino hobeto uztea dugu ardatz eta Natura, gure esparru pedagogikoa, errespetatzea eta zaintzea gure idearioaren parte da. Oraindik gure ekintzak inguru naturalean egin ahal izateko pixka bat geratu arren, zenbait gauza egin ditzakezu apirilaren 22 honetan helburu hau lortzeko.

Lurra etxetik zaintzeko keinuak

Etxean geratzea klimaren aldeko ekintza egokia izan arren, gure emisioak eta gizarte bezala dugun eragina murrizten, egun hau sinbolizatzeko eta gure Lurra zaintzeko egin ditzakezun zenbait keinu proposatzen dizkizugu.

Zerbait landatu

Dilista bat, limoi-hazia, jengibrea… Bizitza sortzea Naturaren botereetako bat da. Hazi txiki bat hazten ikustea botere hau kontuan hartzera lagundu ahal digu, eta hori zaintzea gure Lurra nola tratatzearen gainean kontzientzatu ahal gaitu.

Berrerabili 

Birziklatzen jakitea ezinbestekoa da hondakinak era egokian kudeatzeko. Hala ere, jasangarriagoak izateko, berrerabili behar dugu birziklatu baino lehen -eta berrerabili baino lehen, kontsumoa murriztu; kontsumo gutxiago, hondakin gutxiago-. Kontserba-potoak tupper-ak bezala erabili likidoentzat -pureak edo irabakiak-, latak edo iogurt-ontziak zure landare berria landatzeko, arrautz-ontziak hazientzako… Gainera, hondakin organikoak landatzeko edo ongarritzeko erabili ditzakezu.

 

Garbitzailea, labea, plater-ikuzgailua… aprobetxatu 

Garbitzailea piztea berdin kontsumitzen du barruan duena duela. Horregatik, ahalik eta arropa-kantitate handiena pilatzea komenigarria da kontsumoa murrizteko, bai planetarentzat bai gure poltsikoarentzat onuragarria.

Labearekin, berdin: beroa aprobetxatu dezakezu janari ezberdin sukaldatzeko, nahiz eta guztia momentuan ez jan. Gainera, 5 minutu lehenago amatatzea energia aurrezten du: denbora horretan piztuta balego bezala bero berdina mantentzen du. Ah! Eta saiatu prosezu osoan atea ez irekitzen: irekitzen den bakoitzean barruan metatutako beroaren % 20 galtzen da. Eta bero-metatuari buruz gabiltzala… Plater-ikuzgailua sukaldatzeko erabili duzu noizbait? Arraina, barazkiak edo lurrunetan frogatu nahi duzun zerbait poto-hermetiko batean sartu eta barruan jarri erabiltzerakoan.

Bertako produktuak erosi 

Bertako produktuak erostea urrunetik datozenak garraiatzean emititzen den CO2a sahiesten laguntzen du. Gainera, naturalagoak eta naturarekin begirunetsuagoak izango dira. Ekoizle txikien komertzioa bultzatzea landa-eremuaren esplotazioa murriztea suposatzen du. Konfinamenduan, gainera, ekoizle hauek laguntzea ezinbestekoa da bere aktibitatearekin jarraitu dezaten. Gogoratu, gainera, zure poltsa berrerabilgarriak erabiltzeaz.

Ez utzi ezer stand by-en

Gailu elektronikoek etengabe kontsumitzen dute nahiz eta ez dirudi. Stand by-n uzteak ez du energia kontsumoa etetzen. Izan ere, etxeko kontsumoaren % 11 suposatzen du, IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako  Sozietate Publikoaren arabera. Sahiesteko, hauek amatatu eta deskonektatzearekin nahiko. Lapur etengailudunak erabiltzea lagungarria izan daiteke, eta gailu guztiak horien inguruan antolatu. Honela, keinu bakarrarekin, guztiak deskonektatuko ditugu.

Partekatu!