Euskalerriko Eskautak kurtsoari hasiera eman dio ezberdintasunez

  • Araba eta Bizkaiko taldeek ezjakintasunean antolatu dute urte berria 
  • Formatu berrietara moldatzea eta egiteko era berriek kurtso berria definituko dute, non esentzia ez duten galdu nahi 

Uda ezberdin baten ostean, Euskalerriko Eskautak COVID-19ak markatuta kurtso berriari ekin dio. Araba eta Bizkaiko taldeak martxan jarri dira egoera ezberdinak markatuta: osasun neurriek, betiko espazioen erabilerek eta normaltasun berriak urte berria markatuko dute. Hala ere, kraalak prest daude.

Euskalerriko Eskautak Arabako hainbat taldek jadanik plangintza asteburuak egin dituzte. Orokorrean, “ez dakite nola hasi”, dio delegaritzaren lehendakariak, Lara Heras. “Udako arauei jo behar dugu kurtsoaren ekintzak moldatzeko”, esan du. “Lege mailan azken berriak dira eta instituzioek hala esan digute”, gehitu du.

Arazoa arau hori “oso espezifikoa” dela da, baita udako ekintzak arautzen dituela, “kurtsoan zehar daudenekin zerikusi handirik ez dituztenak“. Talde arabarrek zalantza anitzekin topatzen dira ekintza zehatzak antolatzerakoan, baina zalantza horiek ebazteko “laguntzen ez duen arau batengana jo behar dute”. Hala ere, talde guztiak martxan jarri dira eta bai araudia, bai osasun neurriak bermatuko dituen kurtsoa hasiko dute.

Badago taldeen lana mugatzen duen beste arazoa: taldeen lokalak. Arabako talde baten egoitza eskola batean dago. Beraz, ekintzak ikastetxearen baimenaren eta hezkuntza arauen arabera antolatu behar dira.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiako begiraleak ere abian jarri dira. Guztiek plangintzak bukatu dituzte eta adarrekin lanari ekin diote. Irailean Erreflexio Jardunaldiak ospatu zituzten mugimenduaren linea estrategikoak planteatzeko, formatu berri batean. “Metodologia eta pasatako esperientziak berpizteko erabili ditugu, baita begiraleak motibatzeko. Balorazioak oso positiboak izan dira”, azaldu du Bizkaiko delekatuak, María Manrique.

“Orain asanblea eta zonen formakuntza jardunaldiak nola izango diren planteatzen gabiltza, zein lekutan antolatu eta abar., normalean 300 bat begirale elkartzen baikara” gehitu du Manriquek. Asmoa, zalantzarik gabe, kurtsoarekin jarraitzea da, formatua gora behera. 

Partekatu!