DELEGAZIOEN TOPAKETA

DELEGAZIOEN TOPAKETA

2023-05-19 Berriak Nabarmena 0

Maiatzak 13: partekatzeko eta hausnartzeko eguna

Joan den maiatzaren 13an, Euskalerriko Eskautako delegazioak, EuskalerrikoEskautak Bizkaia, Euskalerriko Eskautak Araba eta Scout Catolicos de Navarra – Nafarroko Eskaut Katolikoak, Euskal Herriko mugimenduari buruzko ideiak elkarbanatzeko bildu ziren.

Lehenik, otoitz une bat egon zen, Josetxo, Nafarroako kontsiliarioak, eramana. Mugimenduaren alderdi guztiei buruz hausnartzeko momentua izan zen, gazteen eta begiraleetatik gurasoetaraino. Eta baita zutabe desberdinei buruz ere.

Ondoren, Euskalerriko Eskautak Arabak ezagutza dinamika bat ekarri zigun, modu ludikoan, bakoitzaren izenak ezagutzeko, eta baita galdera batzuk ere, pertsonalki elkar ezagutzeko. Gero jokatu genuen ea izenak ezagutzen genituen. Une dibertigarria eta beharrezkoa.

Jarraian, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak diseinatutako hausnarketa dinamikaren unea iritsi zen. Dinamika, lehenik eta behin, aurretik egin zen AMIA errepasatzea, eguneratzea eta mugimenduak gauzatu beharreko helburuak ateratzea, izan zen. 

Behin hori eginda, mahaietan banu ginen, helburuak eta beharrak helburu horietan oinarrituta ateratzeko. Geroago, dena bateratu genuen, datorren ikasturteari begira, zer egingo genuen ikusteko.

Nahiko goiz emankorra izan zen, eta bertan finkatu ziren datorren ikasturtea egiteko oinarri batzuk. Orain dena jaso behar da eta hemendik aurrera zer egiten dugun ikusi behar da, baina topaketa honen sentsazio oso onak egon ziren eta aurrera egiten jarraitu nahi da, errealitate guztien duen Euskalerriko Eskautak bat egiteko.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar