Frantzia 2018, Bidaia bere azkenera heldu da

Bidaiaren bere azkenera heldu da eta motxiletan ikasitako guztia dakargu. Jambville luxuzko lekua izan dugu. Frantziako jauregi hau gaur egun nazioarteko eskaut zentroa eta formakuntza zentroa da, eskultismoz beteriko hektareekin eta gure ideiara hurbiltzen den antolakuntzarekin. Horrez gain, suaren inguruan beste eskaut batzuekin elkartzeko aukera ere izan genuen, Frantziako txikien talde batekin eta Alemaniako Azkar batzuekin. Eraikuntzak, esperientziak, abestiak, desberdintasunak eta, batez ere, berdintasunak elkarbanatzeko aukera izan genuen. Espero dugu laster gure zentroan ere suaren inguruan horrelako momentu gehiago bizitzea. Paris, berriz, oraindik gehiago ezagutzeko hiria izan da guretzat.

3300 kilometro. 5 zentro eskaut eta ehunka pañoleta desberdin. Bidaia amaitu da eta bueltan gaude. Azken zentroa La Moulinen aurkitu dugu, zentro txiki baina benetan abegitsua, eta bertan ikasi dugu taldean eta ilusioarekin edozeinek egin ditzakeela gauza harrigarriak. Behin zentroak ikusita ideiak bateratu eta ebaluatu ditugu. Gaur, azkenik, bidaia ezin hobeto amaitu dugu gure etorkizuneko zentroa izan daitekeena bisitatuz. Oraindik aurrera lanean jarri behar gara denok batera eta gure ametsa egia bihurtu!

#EskautakMunduan #France18 #Seguimos #Eskautak #Eskaut#BetiPrest

Partekatu!