Baden Powellen ametsa bizitzen Suitzako Alpeetan Spanish Work Partyrekin.

Baden Powellen ametsa bizitzen Suitzako Alpeetan Spanish Work Partyrekin.

2023-05-26 Berriak 0

Galdakaoko Argizai taldeko, Leire Olea, beste asko bezala, Suitzako Alpeetako Nazioarteko Scout Zentroan egon da eta emen kontatzen digu bere esperientzia:

Bizkar gainean ipini genituen gure motxilak, eta Kandersteg aldera abiatu ginen Spanish Work Party-rekin (SWP), Kandersteg International Scout Centre (KISC) zentroan, mantentze lanak laguntzen duen Espainiako auzolandegia.

Espainia osoko eskautekin batera, astebetez egitura eta eraikuntzetan, deep cleaning-ean etab, lan egiten da, goi denboraldietarako dena prest uzteko

Lan hau mundu osoko eskautek, KISCek eskaintzen dituen abenturez gozatu ahal izateko egiten da. Hori guztia, bertan egunero lan egiten duten boluntario taldearen eskutik: Pinkies.

Baina dena ez da lana. Partekatzeko eta mundu hobea eraikitzen jarraitzeko uneak daude. Mundu osoko jendea ezagutzen duzu eskultismoan sartuta. Egiteko moduak ikasten dituzu eta ideia asko hartzen dituzu zure taldearentzat. Bertako naturaz gozatzeaz gain.

Ez diezazutela kontatu! Zatoz eta bizi ezazu!

Euskalerriko eskautak SWPren hainbat ediziotan egon da ordezkatuta:

Xabier Usaola (Inurri), Borja León (Scouts católicos de Navarra), Eneko García (Ama Lur), Jeni (Ama Lur), Javi (Belatza), Leire Olea (Argizai) y Mikel Bargos (Goizale).

Oraindik konbentzitu ez bazara, eta informazio gehiago nahi baduzu, bidali e-maila helbide honetara: swpkisc@gmail.com

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar