Mundu hobea Eraikiz, Eskaut como forma de vida.

Geure eguna, eskauton eguna, heldu eta joan egin da jada. Igaro berri den asteburu honetan geure eguna ospatu izan dugu, Euskalerriko Eskauten familia guztiarekin batera. Oraingo honetan hiru lurraldeetako talde guztiak batu izan gara Amurrion Gorka Deuna ezin hobea igarotzeko.

Batzuek asteburu luzea izan dute aurretik, Trebeek esaterako. Hauek asteburu osoa eman dute Amurrion elkarren artean ekintza ezberdinak burutzen; gizarteko arazo ezberdinen inguruan eztabaidatzen eta elkarren artean ikasten, trebeak izan behar dituzten eta dituzten ezaugarrien inguruan hausnartzen. Eta nola ez iganderako guztia prest izateko lanetan ere ibili izan dira baita ere.

Beste guztiontzako, Gorka Deuna apirileko igande euritsu batean hasi izan zen. Euria zela eta aldaketa batzuk egon izan ziren egunean zehar ahal bezain ondo ateratzeko aurrera egun osoa. Baina hala ere, bertan bildutako guztion artean alaitasuna, ondo pasatzeko gogoak eta eskultismoaz disfrutatzeko irrikak nabariak ziren Amurrioko kaleetan zehar.

Goizean bertaratutako guztiontzako ekintza ezberdinak egon ziren:

Koskorrak eta kaskondoak jolasten eman zuten goiz osoa, talde ezberdinek prestatutako jolas eta ekintza ezin dibertigarriagoekin; jausgailua, aurpegi margozketa, quidich, … besteak beste.

Oinarinak naturaren txokoan aritu ziren, honekin zerikusia zuten ekintzak eta tailerrak egiten; landare bat landatzeko aukera izan zuten ur botilak berrerabiliz sortutako lorontzi batean adibidez, eta ibilbidetxo bat egiteko aukera izan zuten baita ere.

Azkarrak herri kirolen erakustalditxo bat ikusteko aukera izan zuten. Ondoren ikusitakoa praktikan jarri ahal izan zuten eta pare bat minutuz herri kirolari ezin hobeak bilakatzen ahalegindu ziren.

Adar guztientzako txokoak egoteaz gain Amurriora hurbildu ziren gurasoentzako eta baita asabentzako txokoa izan genuen baita ere. Non batzuk zein besteek, euren artean esperientziak elkarbanatzeko gunea izan zuten. Ezin ahaztu talde ezberdinetako guraso batzuk, lanean ibili izan zirela goizean zehar, parkean zegoen txosnan hamaiketako goxoak egiten!!

Aldi berean goiz osoan zehar talde eta erakunde ezberdinek antolatutako stand – ak izan genituen udaletxearen pareko plazan. Bertan taldeek aurrera daramatzaten proiektu ezberdinen berri ematen zuten, parte – hartzeko animatu, …

Ordu batak inguru guztiak eukaristia ospatuko genuen frontoiraino hurbiltzen joan ginen. Frontoia topetaraino bete genuen, eta oraindik jendea kalean geratu behar izan zen!! Baina bozgorailu baten laguntzarekin, aitarekin biltzeko momentu horretan guztiok elkarrekin egon ginen.

Arratsaldean artista ezberdinen konpainian eman genuen. Alde batetik Altrius magoaren ikuskizuna izan genuen, non hainbat haur eta gazte, guraso eta begirale bildu izan ziren eta primeran pasatu izan zuten. Barre algaraka ibili ziren, trikimailu izugarri onekin aho zabalik geratuz eta nola ez, baten batek ere parte – hartu izan zuen trikimailuren batean edo beste!! Bestetik parkean Xaiborren ikuskizuna eta dantzaldia izan genuen. Bertan euskalzumbarekin dantzatzen gelditu gabe ibili izan ginen; erritmo ezin hobearekin, koreografia dibertigarriekin … eta hemen eszenatokira irten izan ziren ausart batzuk izan genituen!!

Baina gauza on guztiak bezala, Gorka Deuna ere bere amaierara heldu zen, eta agur eskaut ikaragarri handia eginez amaiera eman genion egunari. Horren ondoren, taldeak pixkanaka – pixkanaka Amurrio husten joan ginen, batzuk trenean bueltatu ginen gure herrietara eta beste batzuk autobusean.

4000 pertsona inguru bildu izan gienen Amurrion, euriak ere ez gintuen gelditu, ez zen traba bat izan eskautak biltzeko, gure egunaz disfrutatzeko. Traben aurrean, zailtasunen aurrean gure irribarrea eta gure lan egiteko gogoak are handiagoak dira. Hori da gure estiloa, gure egiteko era gure bizimodua.

Datorren urtean berriro ikusiko dugu elkar, baina ordurarte mundua hobetzearen alde lanean jarraituko dugu. Beti Prest!

 

Partekatu!