Bizkaiko asanblada, 27ak bat
Euskalerriko Eskautak Bizkaiko asanbladan egon ginen igandean. Beste urte bat erabakiak hartzen. Beste urte bat Bizkaiko talde guztiak, denok batera mugimendu gisa lan eginez.
Jardunaldiari ekin zioten bidegabekeriei garrasi egiten, gero lanari ere ekin zioten. Txostenen eta urteko planen unea, mahai eta elkarte bakoitzak helburuak nola lortuko dituzten azaltzen jarraitu zuten.
Euskalerriko Eskautak pasa den kurtsoan egin duguna erakutsi genien bizkaiko taldeei. Gainera kurtso honetan egingo ditugun ekintza nagusiak aurkeztu genizkien: Heziketa Jardunaldiak, 60. urteurrena eta nazioarteko mahaia prestatutako Azkarrak topaketa eta Herbereekin egingo duen hartu-emana.
Eskerrik asko Txetxuri eta Xabiri Zuzendaritza Taldean eman duten denboragatik, orain Alvaroren eta Garaziren txanda da, zorterik onena opa diegu aurrean duten erronkarako.
“Zure lana planifikatu, gero zure planaren gainean lan egin” BP
Beti prest!
#eskaut #asanblada #bizkaia #eskautak #betiprest!
[useyourdrive dir=»1OcjJU9JtkdkLoFgSaXw9tCwbCKZqSsTC» mode=»gallery» viewrole=»administrator|subscriber|guest» downloadrole=»all»]