Gasteizko Berri Bide Eskaut Taldean ibili da Kuxku Xero

Gasteizko Berri Bide Eskaut Taldean ibili da Kuxku Xero

2020-05-06 Noticias 0

Kaixo guztioi! Nire misioarekin jarraitzen dut: eskaut taldeek euskara nola bultzatzen duten espiatzen. Badakizue euskara gure altxorra dela, mundu osoan guk bakarrik erabiltzen dugun hizkuntza eta gure kulturaren ardatza. Baina, jakingo duzuenez, euskara ez da gure kulturaren atal bakarra.

Euskal kulturak hainbat elementu ditu: tradizioak, folklorea, mitologia… Eta hori guztia geurea da, zaindu behar dugun altxor handia. Gure kulturarik gabe, zerk bereiziko gintuke beste herri batzuengandik?

Duela zenbait aste Tertangan egon nintzen Gasteizko Berri Bide Eskaut Taldearekin. Koronabirusa dela eta, ezin izan dizuet lehenago kontatu! Koskorrekin egin zuten euskal kulturaren inguruko asteburua. Goizean, herri kiroletan aritu ziren, gure arbasoengandik ikasi ditugun jarduerak, eta oso ondo pasatu genuen! Herri kirolen bitartez hainbat esaldi lortzen zituzten koskorrek, eta amaitzerakoan esaldi horiek euskal mitologiaren pertsonaiekin lotu behar zituzten. Gure herriaren kreentzia tradizionalak zirela ikasi zuten.

Gainera, asteburu osoan zehar euskaraz aritu ziren! Bai koskorrek, bai arduradunek. Zeharkako era batean landu zuten gure hizkuntza. Honela, zuzenean gure kultura euskararekin lotu zuten, gure herriak beti erabili duen hizkuntza gure herriko elementu tradizionalak ezagutzeko bide bat.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar