Material honekin, Euskalerriko Eskauten taldeei gaur egun pil-pilean dagoen kontuzko gai bat gazteekin lan egiteko abiapuntu bat eman nahi diegu. Greziako Eskautek MSC bitartez egindako laguntza eskaeran oinarritu gara.

Ekintza hau Oinarinak eta Azkarrak adarrekin egiteko planteatuta dago. Diseinatu dugu “IKUSI-EPAITU-EKIN” eran egiteko

Lehenengo bi saioak IKUSI-EPAITU izango lirateke. Saio hauetan gazteek errefuxiatuek haien bidean eta hasi baino lehen dituzten bizipenak sentitzeko aukera emango digu.

Lehenengo saioan mundua zehar dauden iheslari-esparruak ezagutzera bideratuta dago. Grezian gaur egun dagoen errealitatean zehazten amaituko dugu (ez bakarrik egoera, baina egoera horretara eraman gaituen prozesua).

Bigarren saioan pertsona bat bere herrialdea uzteko erabakia hartzera eramaten duen prozesua ezagutu eta eztabaidatzeko diseinatuta dago.

Amaitzeko sentsibilizazio saioak eginda, ekintza bat proposatzen dizuegu, “RESTART KIT” batzuk prestatzea. Greziara heltzen diren pertsonak bidai luze batetik datoz eta bidean gauza asko eta pertsona asko atzean utzi behar izan dituzte. Horregatik Greziako Eskautek Kit hauek prestatzea eta bidaltzea eskatu du, pertsona hauei berriro bere bizitza hasten laguntzeko.

Hurrengo orrialdetan, saioen eta “RESTART KITS” ekintzaren deskribapenak ikusi ahal izango dituzue. Eranskinetan, saioak aurrera eramateko materiala aurkitu dezakezue, gainerako materiala ere uzten dizuegu. Esan dugun moduan, hau proposamen bat da, baina pasatzen dugun materiala nahi duzuen moduan erabili dezakezue arazo barik.

Partekatu!