Euskalerriko Eskautak

Euskalerriko Eskautak – Beste Alde akordio komertziala

Beste Alderekin akordio komertzial sinatu egin dugu Euskalerriko Eskautak. Beste Aldek Hego eta Ipar Euskalerrian lan egiten du ibilgailuen alokairuan. Badakigu kanpamenduak prestatzen zaudetela eta horregatik akordioren salneurri-zerrenda hemen jartzen dizuegu. Bestealde Eskaut Tarifa bereziak Tarifa berezi hauek erabili ahal izateko tarifa EUSKALERRIKO ESKAUTAKri erreferentzia egin behar duzue.

AMURRIO 2016 – GORKA DEUNA

  Mundu hobea Eraikiz, Eskaut como forma de vida. Geure eguna, eskauton eguna, heldu eta joan egin da jada. Igaro berri den asteburu honetan geure eguna ospatu izan dugu, Euskalerriko Eskauten familia guztiarekin batera. Oraingo honetan hiru lurraldeetako talde guztiak batu izan gara Amurrion Gorka Deuna ezin hobea igarotzeko. Batzuek asteburu luzea izan dute...

Taizé 2016

Komunikazio honekin begirale eta trebeentzat bi urtero Euskalerriko Eskautak antolatutako ekintzaren berri eman nahi dizuegu. Pazkoa ezberdina bizi dezagun, egun santuetan Taizerako bidaia proposatzen dizuegu. Dakizuenez jada, Taizé, Frantzian dagoen herri txiki bat da. Han mundu osoko gazteak onartzen duen kristau komunitate txiki bat dago, eta fede esperientzia ugari partekatzeko elkarbizitza eta otoitz egunak proposatzen...

Eskaut pentsamendu eguna

Eskaut pentsamenduaren eguna datorren astelehenean izango da, otsailak 22. Baden Powell eta Olave, honen emaztearen urtebetetzea ospatzen dugu. Anima zaitezte eta ospa dezagun gure eguna guztiok batera . Hartu pañoleta eta “selfi” bat atera eskaut estiloa geure egunerokotasunera eramanez. ‪#‎Piensascout‬ ‪#‎Pentsaeskaut‬ erabili argazkia partekatzeko facebook eta twitterren, eta taggatu!

EE Asamblada

Larunbatan izan zen Euskalerriko Eskauton asamblada. Pasadan urteari begirada bota eta aurtengoa martxan jartzeari ekin genion. Mikel izango da gure gizarte arduraduna eta Flor Josuneren ordez, fede arduradun gisa. Lana jarraituko da Taize eta Gorka Deunaren inguruan, aurten momentu garrantzitsuak izango dira eta. Eztabaida, gogoeta eta elkartzeko momentuak mugimendu indartsuagoa egiteko. Eta mundu hobe...

ZORIONAK!

Egun hauek bizipenak, momentuak, barreak, negarrak… elkarbanatzen ditugunentzako garrantzitsuak dira. Horregaitik eta benetan lortu dezakegulakoan sinisten dugunez, mundua aurkitu duguna baino pixkat hobeto usten jarraituko dugu. GABON ZORIONTZUAK BIZI ITZAZU.

EE-Goitiberako  Komunikazio  lanposturako  deialdia 0

EE-Goitiberako Komunikazio lanposturako deialdia

Kaixo, EE-Goitibera Aldizkariko Komunikazio zuzendaria izateko lanposturako deialdia zabaltzen dugu. Beraz, 18 urte baino gehiago badituzu, eskultismoa ezagutzen baduzu, komunikatzea gustakoa baduzu  eta gurekin lan egitea nahi izan ezkero, zure curriculum-a eegoitibera@gmail.com email helbidera bidali itzazu. Epea 2016ko urtarrila 8ak 23:59an amaitzen da. Emailaren gaia “EE-Goitibera Aldizkariko Komunikazio zuzendari lanpostua” izango da. Eta bilatzen hari garen...

0

Non daude Goitiko Kuotak?

Aurten helbideratzeekin atzeratu egin gara, datuak eguneratzen ari gara eta. Baina ez gara gehiago atzeratuko, hilabete honetan pasatu egingo dira eta. Zure laguntza behar dugu hurrengo pausu honetarako: mesedez, eguneratu zure datuak interneten bidez, telefonoz, emailez edo Goitiberako egoitzan. Bete hurrengo formularioa: http://bit.ly/1VVRkVE Edo zatoz guregana: Barria enparantza 4, 3. Pisua, Bilbo Telefonoa: 944795991...

0

Badator 2015 eko Beleneko Bakearen Argia Trebeak asteburua!

“Luz en mi sendero“lelopean ospatuko dugu aurten Beleneko Bakearen Argia. Trebeak topaketa egiteko, aurten, Teruel da hautatutako lekua, abenduaren 11, 12 eta 13 an. Hiru egun hauetan Teruel ezagutuko duzue, parte hartzaileen jatorri lekuak eta MSC-ko ekintza garrantzitsuenetariko batean parte hartuko duzue. 400 trebeak inguru batuko dira. PLANING OSTIRALA11 Irteera (ordua finkatu barik) (arratsaldez)...