Eskaut Mugimendu Katolikoan eta, honen bidez, Munduko Eskaut Mugimenduan dauden Euskal Herriko elizbarrutietako eskaut elkarteen federakunde bezala aurkezten dugu Euskalerriko Eskautak (EE).

Ondorengoek bateratzen gaituzte:
• Historiak. Eskultismoak proposatutako balioak onartuz, EEk lau ordezkaritzen (Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa) federakunde bezala jarduten du 1959. urtetik aurrera. Harrezkero, bizipen, ilusio, egitasmo eta esperientzia ugari konpartitu izan dugu

Egitasmoak. EEk ideien bilduma honetan garatzen diren eta giza tankera jakin bat definitzen duten funtsezko hiru aukerak bere egiten ditu

Metodoak. Eskaut metodoa, izateko eta egiteko estilo jakin bat da. Eskaut ermandade handi bezala itxuratzen gaituen eta, mundu osoan zehar, bizi proposamen hau gauzatzen diharduten beste anai-arreba batzuekin elkartzen gaituen metodoa.

Beraz, aisialdiko Hezkuntza Mugimendu bezala definiturik, EEk pertsona eta gizarte eredua aurkezten ditu honako hauen bitartez:
_ Hezkuntza aukera
_ Sinestedun aukera
_ Gizarte aukera