Gure eskolak

Euskalerriko Eskautak hiru eskola ditu: Arduradun Eskola Araban, EDE Bizkaian eta Saioa Eskola Nafarroan. Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuak ofizialki onartutako Haur eta Gazteen Aisialdi Ihardueretako Begirale eta Zuzendarien Trebatzeko ikastaroak, besteak beste antolatzen dituzte hiru eskoletan.

Gainera, begiraleak trebatzeko beharrak bete nahian, hiru lurraldetan behineko formakuntza ikastaroak eskaintzen dituzte eta, honetaz gain, Euskalerriko Eskautak elkartearekin kolaboratzen dute.

Gure ustez, begiraleen formakuntza izugarri garrantzitsua da, zeren eta hori guztia islatzen baita gure neskamutilen heziketan: “formakuntza on baten ostean, heziketa kalitate haundiagoa”.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelania