Bilboko Elizbarrutia

La escuela de educadores/as en el tiempo libre SAIOA, surge como una entidad sin ánimo de lucro que fue creada en año 1992, año en la que fue reconocida oficialmente por el Gobierno de Navarra. Nuestro ámbito de trabajo se extiende por toda Navarra y nuestro fin es la formación de educadores y educadoras que trabajan con personas en el tiempo libre. Estamos atentos a la realidad de los jóvenes y adultos de Navarra, y ofrecemos una formación actualizada, ágil y útil para todas aquellas personas interesadas en un tiempo libre educativo.

La escuela está situada en la calle José Alonso Nº 1 de Pamplona y el teléfono es el 948 212 954 La dirección electrónica es saioa@entidad.didania.org Nuestro horario de atención al público es: de Lunes a Viernes de 8.00 a 14.00 horas y de 16:00 a 18:00 horas.

Bilboko Elizbarrutiak Bizkaiko Lurralde Historikoa hartzen dau, Gasteizko Elizbarrutiari dagokion Urduñako enklabea eta, Kantrabriako Autonomia Erkidegoaren barruan egon arren, Elizbarruti bilbotarrean sartuta dagoan Villaverde Turtzioz izan ezik. Elizbarruti mugakide dira: Santander, Gasteiz eta Donostia. 2.193,17 km2-ko hedadurea dau. Gaur egun 1.139.012 biztanle ditu, 114 udalerritan banatuta.

Elizbarrutiaren izen arrunta Bilbao da, Bizkaiko uriburua, Euskalerria osotzen daben lurralde historikoetako bat. Izen latindarrra, hala ere, “Dioecesis Flaviobrigensis” da, 1949.eko azaroaren 2ko Elizbarrutiaren sortzerako Buldak ezarrita. A. E. de Mañaricúa historiagilearen arabera, izen hau emon jakon, Bilbon “Flaviobrigensium Kolonia” finkatu zala uste dalako, baina bere eritziz ez dirudi holan izan zanik.

Historia

Ez dago daturik Bizkaiko ebanjelizatze aroa zehaztasunez ezartzeko. Batzuen esanetan, Bizkaiko lurraldean kristautasuna berandu samar ezarri zan. Hala ere, etniko eta hizkuntza alderdiari dagokienez antzekoak ziran auzoko herrietan kristau zabalkunde guneak goiz samar egoteak eta paganismoaren arrasto edo testigantzarik ez egoteak, kristautasunaren sarrerea mende batzuetan atzeratzea galarazoten deuskue.

Aztarna arkeologiko batzuen arabera, Inperio Erromatar Berantiarrean hasi zan. Ikerlari batzuk (Vives, D’Ors) Morgan aurkitutako 362. urteko Sempronia hilarria kristautzat hartzen daben arren, ezin dogu ziurtasun beteaz esan.

Argiñetako hilobiaLehenengo aztarna arkeologiko ezaguna, data zehazduna eta kristaua, Argiñetako (Elorrio) hilobiada, 883. urtekoa. Euren ezaugarri epigrafikoen arabera, ugariak dira hilarri garaikideak. Agirietan jasotako datuak ez dira XI. mendera arte agertzen, eta Bizkaia osoan zehar sakabanatutako elizak aurkezten deuskuez. Hasiera batean, Bizkaia osoa, alde autrigoia ezik (Enkarterriak, Gordexolako bailara kanpo), Iruñako sedearen menpe egoala dirudi eta hemendik banatu egin zala Arabako Elizbarrutian sartzeko, hau IX. mendean zehaztu bako datan sortu zanean.

Arabako Elizbarrutia Kalagorrikoak 1088. urte inguruan bere ardurapean hartuta, honen menpe egon zan 1861. urtera arte; orduan Gasteizko elizbarrutia eratu zan, eta 1851ko Konkordatuaren arabera, orduan ‘Provincias Vascongadas” deitutakoak batu ebazan. Lurralde autrigoia Okaren menpe egon zan lehenengo eta Valpuestaren menpe gero, hau Burgosek hartu eban arte, 1087. urte inguruan. 1754. urtean, Burgosen menpe egozan Bizkaiko parrokietako batzuk Santanderreko Elizbarruti sortu barrira igaro ziran. 1861. urtean, egoitza gasteiztar barriaren barrutira pasatu ziran. 1088. urtean Kalagorrik Araba hartu ebanean, XVI. mendera arte iraun eben aurkakotasun batzuk egon ziran Bizkaian. Euren elizen monasterio-erregimenak eta hamarrenak jasotzen ebezan ugazaben harrokeriak eragiten eben erresistentzia egoera hau. XVI. mendetik aurrera berrezarpen bikaina egiten da, Luco gotzainaren eskutik, lehenengo eta behin, eta mende honetan eta hurrengoetan Ordena erlijiosoek, batez ere jesuitek eta frantziskotarrek, egindako lanagaitik.

Erdi Aroan, lurralde bizkaitarra Santiagora doazen erromesen pasabidea da. “Kostaldeko” bide lez ezagutzen dan bidea da. Guztiz garrantzitsua da “Santiago bide” honen eragina Elizbarrutian, erlejino arloan zein merkataritza eta komertzio arloan. Bilbao izango da Santiago zaindaritzat hartzen dauan lehenengo uriburuetakoa eta bere eliza nagusiena eskeiniko deutso. Asko dira Santiagoren zedarriak probintzia osoan, ekialdetik mendebaldera. 1862. urtean Gasteizko Elizbarrutia eraikitzen da eta bertan sartzen da Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabagaz batera. 1949.eko azaroaren 2ko Quo Commodius buldak Bilboko Elizbarrutiaren eraketea agindu eban. Espainian Aita Santuaren nuntzio apostoliko zan monsinore Gaetano Cicognanik gauzatu eban. Sortu zanetik, Elizbarrutia 1936-39 gerra zibiletik heredatutako egoera sozio-politiko eta kultural tirabiratsuetan murgilduta egon da. Gerra haretatik sortutako erregimen politiko espainiarraren eraketa bereziak bizikidetza zibil eta erlijioso guztiz zaila ekarri eban, era guztietako ondorio larriekin.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelania