Nafarroa

Nafarroako Foru Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea edo Nafarroa Garaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik handiena da (10.391 km², Euskal Herriaren % 49,6), Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, eta Espainiako autonomia erkidegoetako bat. 644.566 biztanle ditu, eta Iruñea du hiriburu (197.604 biztanle).

Nafarroa Garaia Iberiar penintsularen iparraldean dago. Bere mugakideak hauexek dira: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa iparraldean, Aragoi ekialdean, Errioxa hegoaldean, eta Gipuzkoa eta Araba mendebaldean.

Mesa de los tres Reyes Panoramica (1)

Esta entrada también está disponible en: Gaztelania