Hezkuntza egitasmoa

Duela urte batzuk, Euskalerriko Eskautek berritze ideologiko prozesuari ekin genion. Eremu berri bat sortu nahi genuen, aurreko idearioaren funtsari eusten zion ideario berri bat, baina gure eremu hezigarriaren azalpen eta ikuspuntu berriak jaso behar zituena, baita pertsona eta munduaren helburu eraldatzailea jarraitu ere. EEen lehenengo idearioa idatzi zenetik egondako aldaketak jasotzen zuen idearioa… Gure eremu eta oinarrietatik abiatuta, munduko eskaut mugimenduaren parte bezala aurkezten gintuen eta gure proposamen hezigarria zabaltzen zuen idearioa.

Luzaroan egindako prozesua izan da, oztopo, eztabaida, etenaldi eta hausnarketa askorekin, baina azkenean 2004 – Idearioa onartzea lortu genuen.

Ideario honetan gure ideala, gure helburuak hiru aukeretan eta gure persona-eremua jasotzen dira. Hemen mugimendu hezigarri bezala zer lortu nahi dugun islatzen da.

Berritze ideologiko honetako hurrengo urratsa EEentzat Hezkuntza Egitasmoa idaztea da. (Hemendik aurrera, HE)  Hezkuntza egitasmoaren bidez gure xedeak helburu hezgarri bilakatu nahi ditugu.
Gure ardura hezigarria aurrera eramateko tresna da. Gure idealak inguruan daukagun errealitatearekin bat egitea da.

Adierazi nahi ditugun balore eta ideiak gure taldeetako gazteentzat egokitutako helburu argi eta neurgarri bihurtzeko metodologia da. Gazteak haien prozesu hezigarriaren protagonista diren helburuak.

Gizakiaren dimentsio guztietaz osasutako pertsona osoa adierazi nahi dugu. Hainbat balore eta jarrerataz osatutako eredu konplexua. Horregatik, HEa Idearioaren hiru aukeretan oinarrituta egituratu dugu.

Esta entrada también está disponible en: Gaztelania