Hegazti saldo asko edonondik etorritako hegazti – aleez osatuta egoteagatik ezaugarritzen dira, hegazti gazteak zein hegan egiten esperientzia handiagoa dutenengatik. Baina bitxiena, hegazti hauek zailtasun ezberdinekin aurkituz gero edota baldintza klimatologiko zailenetan egonda ere, beti elkarrekin hegan egiten jarraitzen dutela da.

Begirale taldeetan berdina gertatzen da: helburu berdinaren alde lan egiten duten pertsona aniztasuna aurkitu dezakegu. Bidetik zailtasunekin topo egiten dugu, zeintzuk taldearen osotasuna desorekan jartzen duten, baina hegaztiek bezala moldatzen eta agertzen zaizkigun oztopo edo erronka horiek gainditzen ikasi behar dugu.

Formakuntza Jardunaldi hauetan 3 delegazioak elkartuko gara taldeetan egiten dugun eskultismoa lantzeko eta indartzeko. Era honetan, geure “saldoak” sendotuz, zorigaitzei aurre eginez “Elkarrekin hegan egiten.”

Helburuak:

  • EE osatzen dugun pertsona guztien arteko topaketa gune bat sortu.
  • Begirale taldeetako kide izanik eskultismoa bizi

Jornadas de formación 2017 Heziketa jardunaldiak from Goitibera Aldizkaria on Vimeo.

Ordutegia:

 

18 Larunbata 19 Igandea
10:00-10.30 Harrera eta aurpezpena 9.00-10.00 Gozaria
10:30-12.00 Fede Tailerra 10.00-12.00 Tailerra (3. Atala)
12:00-12.30 Atsedena 12.00-12.30 Atsedena
12.30-13.45 Fede Tailerra 12.30-13.30 Ondorioak
14:00-15.30 Bazkaria 13.30 Agur eskaut
15.30-17.30 Tailerra (1. Atala)
17.30-18.00 Atsedena
18.00-19.30 Tailerra (2. Atala)
19.30-20.00 Atsedena
20.00-21.00 Ozpakizuna
21.00-22.00 Afaria
22.30-23.30 Gaubela

Jarraian EE – ko formakuntza jardunaldietarako prestatzen ari garen tailer ezberdinetako informazioa ikusiko duzue.

Jardunaldietan zehar begirale bakoitzak bi tailerretan parte hartuko du: Fede tailerra, begirale guztientzako komuna izango dena eta hautatu beharko duzuen bigarren bat larunbat arratsaldean eta igande goizean egiteko.

Antolaketari dagokionez, izena emateko momentuan 4 tailer aukeratzea eskatuko dizuegu, lehentasunaren arabera ordenatuz. Horrela, pertsona guztiak izena eman duzuenean, tailer bakoitzerako zerrendak prestatuko ditugu. Hau errazteko, talde berdineko begiraleak tailer ezberdinetan banatzea eskatuko dizuegu, talde guztietan aukera izateko tailer bakoitzean landutakoa ezagutzeko.  

Tailerrak hautatzerako unean, eskatzen dizuegu mesedez taldeko pertsona batek “Ley del Voluntariado” delako tailerrean izena ematea. Ezinbesteko formakuntza bat da eta bertan lantzen dena talde guztietara heldu behar da. (Parte – hartzen duen pertsonak landutakoa taldera helarazteko gaitasuna izan behar du.)

 

  • Fede tailerra: oinarri/pilare hau begirale talde barruan nola landu ezagutzeko abentura txiki bat biziko dugun tailerra izango da hau
    • Fedea begirale talde barruan bizi
  1. Erreleboak: erreleboen gaian sakontzeko, zein pertsona izan behar ziren erreferente, nola transmititzen da taldean bizi dena eta erreleboen gakoak eta esentziak ezagutu.
    • Erreleboen hutsegitearen zergatiaz ohartu.// Erreleboek zergatik huts egiten duten aurkitu.
    • Gakoak eta esentziak ezagutu
  2. Helduen akonpainamendua. Arduradunen taldetik, pertsona guztien akonpainamendua arduratu behar gara, bai taldean dauden pertsona berrienetaz zein taldean urte batzuk daramatenetaz.
    • Talde barruan egiten den akonpainamendua landu
  3. Gizarte konpromisoa: begirale taldeak izan dezakeen inplikazioa nola lantzen dugun aztertuko da eta honek nola laguntzen duen gizarte konpromiso bat izaten taldea utzi ondoren.
    • Begirale taldeak izan behar diren gizarte inplikazioa aztertuko da.
  4. Komunikazioa: gure inguruan proiektatzen dugun irudia landuko da. Nola joaten garen hitz egitera instituzioekin, kanpamentuan goazen herrietako udaletxeekin, edo nola hitz egiten dugun eta zein den erabiltzen dugun hizkera familiekin.
    • Talde barruan ematen dugun irudia landu.
  5. Boluntariotzaren legeak + datuen babesa + “Reconoce”: formakuntza hau ezinbestekoa da boluntariotzaren kudeaketa ezagutzeko eta baita haur eta gazteen datuekin nola lan egin jakiteko ere. Horrez gain “Reconoce” proiektua ere ezagutuko da, hau plataforma bat da non eskaut talde batean eskuratzen diren gaitasunak ziurtatu daitekeen.
    • Boluntariotzaren legea ezagutu, Reconoce proiektua eta Datuen Babesa.
  6. “Pionerismoa eta eraikuntzak”: Kanpaldietan eraikinak egitearen zergatiaren inguruan hausnartzen eta hauek tresna hezitzaile bezala ikustea. (Tailer honetan parte hartzeko ingelera ezagupen minimo batzuk izan behar dira, dinamizatzaileak Suitzatik bait datoz).
    • Kanpaldietan eraikuntzen garrantzia ezagutu.
    • Eraikuntzak tresna metodologiko lez erabili.
  7. Kanpaldia: Kanpamentu sostengarri baten inguruko gora – behera guztiak ikusiko ditugu, zein eraikuntza mota erabili, hurbileko herriekin konpromisoa, ingurumen inpaktua,…
    • Gure idearioarekin bat datorren kanpaldi bat diseinatu.
  8. Natura eta begirale taldea: Begirale talde barruan natura lantzeko eta eskaut garen heinean honek ematen dizkigun balioak ezinbestekoak sentitzea.
    • Natura begirale talde barruan izatea Hezkuntza inguru moduan.

 

Partekatu!